Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nepaleko mendirik altuenak igo ostean, Kristin Harila eta Tenjen «Lama» Sherpa alpinistek K2 igo zuten duela aste batzuk, eta horrekin, munduan dauden 8000 metroko mendi guztietako erpinak zapaldu dituzte, eta gainera, denbora sinestezin batean, 93 egunetan. Aurreko «errekorra», Nirmal Purja nepaldarrarena zen; berak 189 egun ( ... sei hilabete) behar izan zituen guztiak igo ahal izateko.
Aipaturiko bikote hori, zortzimilakoak igotzeko errekorren zerrendan sartu dira. Bikoteak denbora bat planteatu zuen espedizio guztiak egin hala izateko: hiru hilabete. Eta ezarritako denbora baino egun bat gehiago behar izan dute marka hori lortzeko. Hortaz, hamalauak azkarren igo dituzten pertsonak dira, baina esan behar da oxigenoarekin eta mota guztietako laguntza osagarriarekin lortu dutela (dendak, sokak, janaria, helikopteroak, beste sherpa batzuen laguntza, aurretiko logistika,…).
Kristin Harila eta Tenjen sherpa apirilaren 26an hasi ziren lasterketa horrekin, eta Annapurna zapaldu zuten egun horretan. Bidean beraiekin batera joan diren zazpi sherpek osaturiko talde indartsu bat izan da, eta arrakastaren zati handiari zor zaion logistikaz Nepalgo Seven Summit Treks agentzia handia arduratu da.
K2ko azken igoera hori oso zaila izan da, eguraldiak ez du batere lagundu eta bi egunetan ia 150 pertsona igo dira punta zail horretara. Gainera, izan diren igoaldietan sherpak izan dira nagusi, guztiak oxigenoarekin. Halarik ere, oraindik oxigenoa erabil nahi izan ez duten alpinistak badaude, nahiz eta baldintza horietan egokiena oxigenorik gabe igotzea ez den. Hala eta guztiz ere, eta datuen arabera, bost pertsona iritsi ziren gailurrera oxigeno gehigarririk erabili gabe: Jon Lawrie australiarra, Lu Chung-Han taiwandarra, Nirmal Purja nepaldarra, eta Imtiaz Ali eta Little Hussain pakistandarrak
Baina aurten igoera hori drama batek markatu du. Muhammad Hassan pakistandarraren heriotza deitoratu behar dugu. Pakistandar honek bizia galdu zuen igoeraren egunean, uztailaren 27ko goizaldean, serak handiaren azpian egin beharreko zeharkaldian. Batzuen arabera, serak horretako zati batek kolpatu omen zuen, baina kontua ez dago batere argi. Dena dela, Hassanen egoera oso txarra zen, bide erdian zegoen, eta inor ez zen gelditu laguntza eskaintzeko. Egun horretan ebakuazio posible bat egiteko erreskate operaziorik ez zen antolatu, eta bidean bertan hil zen. Egunotan bertako irudi lazgarriak agertu dira sare sozialetan, eta horrek amorrua piztu du alpinista askorengan. Komunitate alpinistikoarentzat elkartasuna da mendizaletasunak duen balore handienetako bat, gaur egun espedizio komertzial horiek, diru kantitate lotsagarrien truke, erabat baztertzen dutena.
Kasu honetan, Kristin Harilak ere kritika pilo bat nozitu behar izan du, egun horretan handik pasatu baitzen. Berak komunikatu bat egin du egoera zein zen esateko. Baina argi dago egun horretan inor ez zuela gailurra galdu nahi, eta are gutxiago berak, munduko errekorra lortzekotan zebilena.
K2 munduko bigarrena da, eta askorentzat berau igotzea heroi bilakatzea da.
Orain galdera bat. Eta istripua jaso zuena Harila bera izan balitz? Nik uste dut ahalegin handia egingo zela bera salbatzeko. Agian, dena posible izan zitekeen.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.