Mendietxe Museoa zabalik Azpeitian

Mendietxe Museoa Alex Txikonen bultzadaz eta Soraluce familiaren elkartetik sortu da. Bertan topatuko ditugu mendizaletasunaren inguruko pieza harrigarriak

Martes, 10 de diciembre 2024, 20:20

Azpetiaraino joan beharko dugu, eta bertako Jesusen Bihotzaren Esklaben Komentu zaharrean sartu Mendietxe Museoak dituen elementu zoragarriak ikusi ahal izateko.

Publicidad

Alex Txikonek sekulako lana egin du eraikin horretan, barrutik eta kanpotik: «Beitu, ikusten dituzu eskailera horiek, nik eginak dira. Ikusten duzu goiko hori garbiturik, nik neuk egin dut», esaten zidan duela aste batzuk hara bisitan, eta zer edo zertan laguntzera joan nintzenean.

Berak zabaldu zidan atea eta aretoan barneratzean zur eta lur lotu nintzen. Bertan makina bat pieza historiko zeuden, alpinismoaren sorrerakoak zein modernitatearen aroan sorturikoak. Ehunka. Bai, ehunka ski, ehunka piolet zahar, lerak, iltzeak, mailuak, sokak, harrian gora egiteko beharrezkoak diren gailuak, botak, jakak, kranpoiak,….

«Mendietxe Museora iristen den bisitariak denboran zehar bidaiatu ahal izango du eskiak, kaskoak, betaurrekoak, kranpoiak, bastoiak, botak, erraketak, arnesak, 250 piolet baino gehiago biltzen dituen bilduma baten bitartez. Horien artean François Simonena izan zen bat nabarmentzen da, 100 eskaladako mazo baino gehiago, horien artean Rabada eta Navarroren bat eta alpinismoaren garai desberdinetako beste objektu batzuk nabarmentzen direlarik.»

Bertan ere badira Reinhold Messnerrek alturako espedizioetan erabilitako kanpadendak, nire eskuekin altxatzen lagundu nituenak, erabat flipaturik, portzierto. Oihala altxatzen ari ginen bitartean, zein liburutan, zein menditan erabili ote zuen hamalau 8000ak lortu zituen pertsona horrek denda hori hausnarrean ibili nintzen.

Publicidad

Beste gauza interesgarri eta sinestezin asko ere badaude, hala nola, Espainiako lehen eski-estazioko telekabina bat; Mussolinik inauguratutako Terminilloren teleaulki bat; Mallory Irvinek sinatutako postal original bat; Edmund Percival Hillary eta Tenzing Norgay sinadurak dituen Times egunkariko koloretako gehigarri bateko orri bat,…. Denak harrigarriak, ederrak, interesgarriak, eta antzinako mendizaletasunaren nondik norakoak ederki azaltzen dituztenak.

Argi dago, bertan, XIX. mendetik XXI. mendera arte, munduko mendizaletasunaren historiaren zati bat bildu du alpinista lemoarrak.

Txikonek, aurkezpenaren egunean, zehaztu duenez, «museoak hiru zati ditu: bilduma iraunkor baten bidez alpinismoak izan duen bilakaerari buruzko atzera begirakoa; gure espedizioetako artikuluen bilduma pribatua, Azpeitiko Lagun Onak Klubaren bildumarekin osatzen dena; eta azkena, animalien bidez egiten ditugun bidaiei buruzko atzera begirakoa, Ramon Garoz taxidermistak egina».

Publicidad

Bertaratzean pantaila erraldoi bat ere ikusten da, filmak eta proiekzioak egiteko oinarrizko elementua izango dena. Izan ere, museo horretan ere mendiaren inguruko ekimenak bilduko dira lantzean behin, mendiz giroturik dagoen areto hori ezin hobea baita horretarako. Gainera beste helburu bat ere badago tartean, unitate didaktiko batean lan egitea museoa ikastetxeentzako baliabideen zirkuituan sar dadin.

Mendietxe Museoa ibiltzen hasi da, eta osatzen joango da. Agian, ederra litzateke bertan ere euskal mendizaletasunaren historiako eskalatzaile eta mendizaleen oroigarriak, materialak eta aztarnak biltzea. Euskal mendizaletasunaren museoa EMMOA Fundazioak bultzatzen ari dena ez baita oraindik gauzatu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad