Mendia hor dago. Erreala da. Gizakia ere ez da fikziozkoa, baina batzuetan fikzionatu egiten ditu bere ez-errealitateak. Politikoengandik heltzen zaizkigun gezur lotsagarrizkoenez gain, badira lehiakortasunik gabeko esparruetan patetikoak diren beste gezur batzuk. Anitzetan mendizaleek esaten dituzte punta batean edo bestean egon direla, babesten ... dituzten enpresen aurrean heroi gisan gelditzeko, diru iturri hori ez galtzeko. Dirua garrantzizko kontua da espedizioetan, baina are gehiago norberaren koherentzia eta etika.
Publicidad
Famatua izan zen, Miss Ho eta Edurne Pasaban mendizaleen arteko kalapita hura. Hamalauak igotzeko lehian murgildu ziren biak, aspaldian. Biak dira emakume mendizale handiak, baina bakar batek jarri zuen bere izena alpinismoaren historian, munduko 8000 guztiak igo eta gero. Korearrak ostera, faltsukeriatan ibiltzeko okasioa ez zuen galdu ohore handia jasotzeko ahaleginetan. Kangchenjungan zegoen (munduko hirugarren altuena). Lasterketa hartan, Miss Ho-k tontorreko argazki batzuk erakutsi zituen balizko igoaldia benetako zela baieztatzeko asmoz, baina arin agertu ziren gezurrak, izan ere, argazkiak oso arraroak ziren. Eta gainera berarekin zihoazen sherpek egun hartako kontaketa ezberdinak eman zituzten. Ondorioa erraza izan zen, eta igoaldiaren benetakotasuna ilunagotu zen. Kasua argitu ostean, Edurnek mendizaletasunaren historian idatzi zuen bere izena urrezko letretan.
Beste gezur handi bat bukatzear dagoen udako igoaldiak onartzen dituen K2 handian gertatu zen. Christian Stangl skyrunning diziplinan espezialista da, eta zazpi kontinenteetako mendirik handienak egin ostean bigarrenak egiten hasi zen. K2 munstroa aurrean jarri zitzaion eta buru makur bajatu behar izan zuen hainbatetan, mendia handiegia eta zailegia baitzen. 2010ean, pozik agertu zen 70 orduko lana egin ostean, berak bakarrik tontorra zapaldu omen zuelako. Omen. Hori esan zuen. Baina hango jende guztiak begi zorrotzak ditu, eta kanpamentu nagusiko alpinistek ez zuten ez gorakoan saioan, ez eta beherako jaitsieran ikusi. Goian argazki batzuk atera zituela esan zuen, baina erakutsiriko argazkiak ere faltsuak ziren.
Guztiok dakigu gezurrak buztana laburra duela, eta jasandako presiogatik beheko glaziarrean hiru egun eman zituela ezkutuan adierazi zuen geroago Christian Stanglek. Hedabideek sekulako eskaladaz hitz egiten zuten bitartean, gezurrak K2ko airea kutsatzen zuen. 2012an, benetakotasunari heldu zion, eta K2ko tontorra zapaldu zuen azkenean.
Behin, Katmandun, Himalaiako kronista zen Miss Hawleyrekin berbetan nengoela, berak bazuela Himalaiako liburu gorria esan zidan. Han, eta ezkutuan, alpinismoko izen handien igoera faltsuak gordetzen zituela esan zidan. Seguruenik ez ditugu inoiz ere ezagutuko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.