Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Alpinista eta mendizale batzuk ez dira batere mediatikoak izan, eta beren izenak ez dira alpinismoaren edota himalayismoaren entziklopedietan urrezko letrez idatzi. Asko dira igoera epikoak eta izugarriak burutu zituztenak, baina ia oharkabean historia horretatik desagertu dira. Gaur egun ostera, sare sozialek berehalakotasuna eskatzen dutenez, makina ... bat mendizalek (eta mendizaleak ez direnek) sona hartzen dute arinegi, eta igoera ez hain xelebreak egin arren hedabideek protagonismoa ematen zaie esnobismoagatik, edo espektakularen parametroak betetzen dituztelako.
Baina diodan moduan, gaur egungo errekorrak apurtu nahi dituztenak eta bestelako figurak heldu baino lehen, bide-urratzaile ikaragarriak izan dira, eta horietariko bat, ezezaguna, Louis F. Reichardt eskalatzaile estatubatuarra izan da. Bere curriculum alpinistikoa itzela da, eta lerro artean irakurtzen badugu, honako datu hauek topa ditzakegu: Dhaulagiri 1973an igo zuen, Nanda Devi 1976an, eta K2 1978an (oxigeno gehigarririk gabeko lehen igoera!!!) eta Everest 1983an. Gainera, Everestera eta K2ra igo zen hirugarren pertsona eta lehen estatubatuarra izan da. Mendizalea izateaz gain, Louis Reichardt irakaslea da eta Kaliforniako Unibertsitateko Neurozientzia Programako kidea da San Frantziskon. Bere laborategiak faktore estrazelularrek, hala nola faktore neurotrofikoak eta atxikipen-molekulek, garapena eta funtzio neuronala nola kontrolatzen duten aztertzen du.
K2an ibilbide berria egin zuten, eta tontorrera hirugarren igoera burutu zuten, bertan oxigeno gabeko lehen gailurra lortuz. Fetxa arraroan, ezohikoan gainera, 1978ko irailaren 6an lortu batzuen gailurra Jim Wickwirerekin. John Roskelley eta Rick Ridgeway hurrengo egunean iritsi ziren gailurrera. Goraino joateko ekialdeko ertz luzea (bidearen amaieran Abruzzoetako bidearen goialdearekin bat egiten du) erabili zuten. Igoera hori James Whittakerrek (Everest igo zuen lehen estatubatuarra) zuzendutako espedizioak lortu zuen, eta aipatu bezala, taldekideak Louis Reichardt, James Wickwire, John Roskelley eta Rick Ridgeway izan ziren. Wickwirek gau gogor bat jasan zuen gailurretik 150 metro beherago, aurretik inork hainbeste ordu jarraian eman ez zuen altueran. Igoerak garrantzi handia izan zuen talde estatubatuarrarentzat, bertan urte luzeetako lanak bere fruitua eman baitzuen.
Louisek ere ez zuen ohiko bidea zapaldu Everesten, ez! Kim Momb eta Carlos Buhler alpinistekin batera Everest mendiko Kangshung alde izugarritik bidea zabalduz gailurrera iristen lehenak izan ziren. Mendi horretan arrakasta izan baino lehen beste saiakera batean murgildu ziren. Richard Blumek eta Louis Reichardtek zuzendutako 1981eko saioan alpinista famatu talde batekin kontatu zuten: Edmund Hillary (Hillaryk dirua biltzen lagundu zuen eta Kanpamentu Nagusiraino joan zen taldearekin), George Lowe, John Roskelley, David Breashears eta Kim Momb. Zoritxarrez 7000 metroan porrot egin zuten elur-jausia izateko arrisku handiaren ondorioz.
Ez zuten amore eman amets horretan, eta 1983an bueltatu ziren, eta Kangshung aldean lehen igoera arrakastatsua egin zen James D. Morrisseyk zuzendutako espedizioan. Bost aste eta erdiko ahaleginaren ondoren, Kim Momb, Carlos Buhler eta Louis Reichardt 1983ko urriaren 8an iritsi ziren gailurrera. George Lowe, Dan Reid eta Jay Cassell hurrengo egunean iritsi ziren Chomolungma mendiaren tontorrera.
Alde horretatik beste igoera bat dago, hegoaldeko lepora iristen dena, eta hortik azken erpineraino ohiko bidea hartzen duena. Stephen Venables oxigenorik gabe gailurrera iritsi zen lehen britainiarra izan zen okasio hartan. Espedizio itzelari buruzko kontakizuna izugarria da, baina hori beste baterako utziko dugu.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.