Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Hirugarrenean jesarri da Alex Txikon Manaslu handiaren gailurrean. Errege egunean lortu zuen balentria hori, eta datu guztien arabera bi kontu lortu ditu. Negua Himalaian abenduaren 21etik otsailaren 28ra da, eta ondorioz espedizioa osoan tartea horretan egin behar da. Hala burutu du lemoarrak. Hori da lehena, ... eta bigarrena bestelako datu kuriosoa izan daiteke. Gailur printzipal berrian izan den lehen euskalduna ote da Txikon? Bada, bai.
Badakizue Manasluko gailurra ertz zorrotz batean amaitzen dela, eta orain arte, bestelako puntu batera heltzen ziren turista guztiak, ertza oso zorrotza baitzen. Askok eta askok beren argazkiak partekatu zituzten puntu horretan, sherpek ezarritako sokak amaitzen ziren tokia zelako. Baina Mingma Gyalje sherpak benetako tontorrerainoko tartea egin zuen eta eskalada hartako irudi ederrekin hornitu zuen egindakoa. Hantxe ikusi zen, argi eta garbi, zein den Manasluko benetako gailurra.
Bada, Txikon gailur horretara heldu da, eta datu guztiek adierazten duten moduan, lehen euskalduna izango da puntu altu berri horretan.
Txikon abenduaren azken egunetan, Gabonetan ia, heldu zen kanpamentu nagusira. Mendiak, betiko legez, bere hatzapar hotzak erakutsi zizkion hasieratik, baina aurten, nolazpait, apalduago zebilen. Elur askorik ez, mendia nahiko lasai, elur-jausi bakanak, eta haizea lehen egunetan gogor baina pixkanaka eztitzen joan zen.
Baldintza horiekin hasi zen mendian lanean, jarri beharreko kanpamentuak ezartzen. Kontua da, egun gutxiren buruan eguraldi oneko leiho egoki bat zabaldu zela, eta altura apenas hartuta ez bazuten ere guztiek aurrera egin zuten klimatologia ederra probesteko.
Bigarren kanpamenturik gora abiatu ziren, eta hirugarrena jarrita zeukatenean erabaki zuten gailurrerainoko tartea ere egingo zutela guztiek: Alex, eta Pasang Nurbu Sherpa, Chhapel Sherpa, Gelu Sherpa, Maila Sherpa, Mantere Lama Sherpa eta Gamje Babu Sherpa.
Saioa oso gogorra izan zela esan dit Txikonek, ordu asko hotzaren infernupean, buelta egiteko ideia izan zuela buruan ere esan dit, baina lagunen adoreagatik egin zuela aurrera. Ia 12 orduz gorako maldan ibili ostean, Nepalen 09:30 zirenean, heldu ziren gailurrera. Bat falta zen talde horretan, Simone Moro italiarra, zoritxarrez tripak gaizki izan zituen, eta beherako buelta hartu behar izan zuen, gailurrerako saioa galduz.
Aurten zorteko izan da Alex. Taldea oso potentea (sei sherpa) izan da, baldintza klimatologikoak negu apalekoak izan dira, bide osoa markaturik izan dute, eta zenbait tarteetan udazkenean jarritako soka tinkoa topatu dute, eta batez ere gailur egunerako eguraldia: haize ez oso bortitza, baina hotz handikoa.
Lorpen handia egin du bizkaitarrak, eta seguruenik, aklimatazio gutxi zeramalako gorriak ikusi ditu. Muturreko nekea sentitu duen arren hortzak estututa gora egiten jakin du, beste askotan egin duen moduan, eta hori da eskarmentuak eman dion abantaila.
Orain hika-mika sortuko da egindakoren inguruan: negukoa izan ote den ala ez, laguntza gehiegi izan ote duen ala ez, neguko benetako baldintzak izan dituen ala ez, estiloa egokia izan ote den ala ez… Gutxik izan dezakete neguko Himalaian 8000 metroko gailur bat zapaltzeko adorea, eta Alexek badu soberan. Beste guztia, hein batean, funtsik gabeko kontuak eztabaidagarriak dira.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.