![Manasluk ezetz esan du](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202202/10/media/cortadas/IMG-20220208-WA0025-RU2F0sCMYeNb07J819NUoyO-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Manasluk ezetz esan du](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202202/10/media/cortadas/IMG-20220208-WA0025-RU2F0sCMYeNb07J819NUoyO-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ezin denean ezin da. Indarrak baditugu ere, kanpoko elementuek izaten dute azken hitza mendi altuetan.
Alex Txikon petateak biltzen hasi da, eta Manasluri agur esan dio zoritxarrez. Berak esaten zidan azken uneak oso gogorrak izan direla, elurra mara-mara etengabe jausten ari zela, eta orduak eta orduak horrela bizi izan direla, kezkaz beterik, ez baitzekiten zenbat metrotako geruza lodituko zuen infernuko eguraldi kaxkar hark.
Eta horri guztiari inguruan duzun hotza ikaragarria gehitu egin behar zaio. Neguaren hotzak txikiagotzen gaitu, eta are amorru handiagoz Himalaiako hotza baldin bada. Himalaiako mendietara maiatzean edota irailean joaten dira mendizale arruntak, eta horrexegatik sasoi horretan eguraldi eztiago bat topatuko dute, baina neguak tenperatuaren parametroak tinkatu, estutu eta erabat aldatzen ditu. Neguko hotzari zeropeko asko gehitu behar zaizkio. Egunotan Alexek eguraldi ona bazegoela esaten zidan: «Bai, gaur oso egun polita atera da, eguzkitsua. Hemen gaude denden aurrean eguzki pittin bat hartzen. Halarik ere, 20 gradu zeropean gaude». Hortaz neguko sasoia berezia da alde guztietatik.
Duela aste bete unerik txarrena pasatu zuten, arratsaldean elurra egiten hasi zen, mardul, lodi, eta luzarorako tematu zen eguraldia gisa horretan. Arratsaldean dena ilundu zuenean, berdin jarraitu zuen, eta gaua normal izan beharrean «zafarrantxo» modukoa izan zen. Gau osoan aritu ziren elurra kendu eta kendu, bestela dendak apurtu eta guztiak kalean lotuko ziren. Gau osoa eman zuten lanean, txandaka, elurra atertu barik. Goizaldean joan zen lo egiten Alex, eta pixka bat lehenago Iker, bere laguna. Zeuzkaten pala guztiak eta elurra mugitzeko balio zuen beste tresneria guztia erabilita ere nekez egin zioten aurre elurtzak zekarren bolumenari. Hurrengo egunean kaosa zen nagusi, baina elur geruzak kenduz lortu zuten lasaitasun apur bat.
Lasaitasun efimeroa izan da, zeren eta etortzeko dauden eguraldi-iragarpenek ezkortasuna zabaldu baitute kanpamentu nagusian. Laster elur gehiago iragarri da, eta gainera haizetea ere badator. Altueran hori guztia pairaezina da, baina altuerara heltzeko, dagoen elur kantitate sinestezinarekin borrokatu behar da lehenago, eta lana eskertxarrekoa da; gaur egun duzuna bihar tapatuko baitizu elurrak, eta berriz hasi behar da, zerotik.
Pazientzia oinarrizko elementua da horrelako espedizioetan, baina batzuetan duzun kemena desesperazio bilakatzen da.
Orain ez dago zereginik. Neguak ateak itxi dizkio Alexi Manaslun, eta egia esan, Himalaia osoan. Negua ez baita txantxetan ibiltzeko urtaroa.
Alexek kanpamentua biltzen hasi da eta laster etxera bultan dugu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.