Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Posible al da hori? Lasaitasuna Everest inguruko maldetan? Milaka turista aritzen dira arnasestuka, aldapan gora eta behera, munduko mendirik altuenean, gailurrera iristeko ametsarekin. Giro horretan ez du ematen lasaitasuna topa daitekeenik, baina oinezko metaketa horretatik urrun, bide transitatuenetik urrun, badaude lasai eta nor bere kaxan ... ibiltzeko espazioak.
Horixe egin zuen Kilian Jornet korrikalariak amaitu berri den Nepaleko eta Everesteko sasoi horretan. Mendi erraldoiaren kanpamentu nagusian izan ostean eta behar bezalako aklimatazioa eskuratu eta gero, bide arruntetik alde egin zuen beste linea mitiko batean era bakarrean aritzeko.
Jende pilaketa, soka finko eta oxigenoz beteriko igoeretatik ihes eginda, Kilianek munduko gailurreraino joateko dagoen biderik politenetako bat aukeratu zuen: mendebaldeko ertza eta Hornbein korridorea. Bide hori 1963an zabaldu zen, Tom Hornbein eta Willi Unsoeld ekinari esker. Garai hartatik hona, bide hori errepikatu gabe zegoen, eta Kilianek goraino heltzeko linea ederra izan zitekeela erabaki zuen. Hortaz, mendebaldeko ertza eta Horbein couloir horretatik gora energiak xahutzeko deliberoa hartu zuen lasterkariak.
Betiko legez, bere mendi-helburuei buruz inoiz argi izan ez bada ere, sasoiaren hasieran Khumbu aldera egindako bidaia familiar baten barnean zegoen Kilian Jornet, eta hala, Everestera bere erara igotzeko asmoa bazuela zabaldu zen, eta, agian, Everest eta Lhotse menditzarrak lotzeko ahaleginean ere murgilduko zela.
Ideia horrekin bueltaka ibili da beti. 2019ko urrian, Everest igotzeko ahaleginari ekin zion, handik Lhotse tontorra kateatu ahal izateko. Jornet 8.400 metrotik gertu iritsi zen, baina eguraldi txarraren eta elur-jausien arriskuaren ondorioz buelta hartu zuen. 2021ean, Everestera itzuli zen David Goettler alemaniarrarekin batera. Ia 8.000 metrora iritsi ziren gailurra zapaltzeko azken ahaleginean, eta buelta ematea erabaki zuten. Eguraldi txarra nagusitu zen sasoi hartan, eta kontuan hartu behar da Kilianen eta Daviden estiloa erabat alpinoa dela, arintasuna da beren lema. Okasio hartan ere mendebaldeko ertzetik igotzeko eta bi gailurrak kateatzeko aukera izan zuten buruan.
Aurten, egun berezia eta aproposa heldu zenean, gora abiatu zen. Zoritxarrez ez zuen lortu, baina berak gauzak azaltzeko duen modu xumean «gailurra ez dut lortu baina oso egun polita izan da mendian» esan zuen.
30 orduko saiakera egin zuen Kilianek, eta gailurretik gertu geratu zen, baina antza denez, elur eta malda haietako baldintzak ez ziren onenak, eta gainera zortea ez zuen aldeko izan, izan ere, elur-jausi batek susto handia eman zion, eta horren ondorioz, behera egitea erabaki zuen.
Bere ustez, oso ahalegin ederra egin zuen, gailurrean oina jarri ez bazuen ere. Hala esan zuen: «ez naiz gailurrera iritsi, baina, beste guztiari dagokionez, sinestun handia naiz nola egiten den askoz garrantzitsuagoa dela zer egiten den baino, eta zentzu horretan, eskalada perfektua izan da. Puzzle handi bat bezalakoa izan da, pieza bakarra falta izan zaiona: gailurra».
Gogoratu behar da, 2017ko udaberrian, Kilianek munduko mendirik altuena zapaldu zuela. Lehenik, 8.000 metrotik gorakoan izan zen egokitze-fasean, eta Cho Oyuko platora iritsi zen. Ondoren, Everesten, Tibet aldetik, Rongbuketik abiatuta, 26 ordutan igo zen gailurreraino. Baina aditu guztien harridurarako, sei egun geroago Everest igo zuen berriro, orain goiko kanpamentu nagusitik, 17 ordutan, xerpen eskura dagoen errekorra berdintzeko.
Everest eta Kilian bikoteak zeresan ugari sortuko ditu etorkizunean ere.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.