K2 mendi beldurgarri, tekniko eta zaila otzandu dute Everest handiarekin egin duten bezala. Komerzializatu dute. Amaitu dira mendi altuetako inkognitak, hemendik aurrera gailur handiak erdietsiko dira beti. Ez da zalantzarako izpirik ere egongo. Sherpez, sokez eta oxigenoz baliatuta dena lortu ahalko du edonork.
Publicidad
Aurten, lehen ... aldiz, ia 200 pertsona saiatu dira Chogori handiaren tontorrera heltzen egun berean. Klimatologia eder eta baketsuak alpinista guztiak animatu ditu munduko bigarrenera saioa bat egiteko, bai eta askok lortu ere! Bideoa bat dabil sare sozialetan. Ehunka pertsona soka bakar bati lotuta, giza-lerro luze bat osaturik ikusten da. Izotzezko horma-sera handien parean, bertan izan litekeen arriskuaz jabetu gabe, denak, gorantz,…beldurgarria da.
Joan den astean izan zen egun magikoa K2 denboraldiko gailurren errekorra apurtu zenean, izan ere, gutxienez 145 pertsona igo ziren bertara. Eta seguruenik, gehiago izango dira, oraindik informazioak heltzen ari baitira Pakistango txoko hartatik.
Alpinistan gehienak (nola ez) sherpak izan dira; ia ehun sherpa igo baitira 50ren bat bezerorekin, zerbitzuak eta laguntza eskaintzen, eta beharrezkoak diren oxigeno botilak eramaten.
Everest bilakatu dute K2. Dagoeneko mendi erraza izango da, domestikatu dute, eta edonork joan nahi izango du beldurgarriena igotzera. Urte askotan, oso lorpen gutxi egon dira gailur mitiko horretan, batzuetan dozenatik gorako igoerak izan dira, eta salbuespenetan, inoiz, 50etik gora, baina oso gutxitan. Mendiak bere legea ezarri du beti eta bertako klimatologia espantuzkoa izaten da anitzetan, aldakorra, krudela, gupidagabea. Baina gaur egun teknologiak ere aurrera egin du eta mendiaren trikimailu guztiak agerian geldituko dira horri esker. Hortaz, mendirik gogorrenak, zailenak, eta eskuragaitzenak abentureroen esku izango dira, diru kantitate lotsagarri baten truke. Himalayismo garbiaren aroa amaitutzat hartu behar dugu, kamarada!
Igoera horietan guztietan izan den arrakastaren detonantea oxigenoa izan da. Bakan batzuek gas preziatu horri muzin egin diote eta birikaren hauspoari etekin aterata lortu dute gailurra, tartean emakume batzuek, indartsuenek: Andorrako Stefi Troguet, eta Grace Tseng taiwandarra. Horiek dira benetako himalayismoari lotuta segitu nahi dutenak, beste bezeroak xerpa ugarik gidatuta, oxigeno fluxu handiko igoeran murgilduta izan baitira.
Publicidad
Esan daiteke emakumeen urtea izan dela hau, asko gailurreratu baitira gizon andanaren erdian, eta datu hori beti da poztekoa. Lehen aldiz, nazionalitate berriak izan dira gailurrean emakume indartsuei esker, eta kasu batzuetan igoera oso inportanteak izan dira: Samina Baig eta Naila Kiani emakume pakistandarrak, adibidez. Horrek sekulako oihartzuna ekarriko du, herrialde horretan emakumeak bizi duen egoera patriarkal agresiboa eta menekoa kontuan hartuta. Emakumeen eskubideen aldeko lorpen eta deiadarra izan da bere ahalegina. Lehenarekin Everesten izan ginen aspaldian. Jatorra eta indartsua oso, Samina. Lehen emakume iraniarra ere, Afsaneh Hesamifard punturik gorenean izan zen. Beste primizia nazional bat Saeed Almemari da, Arabiar Emirerri Batuetakoa. Eta John Black eta Warren Eva bikote Hegoafrikarra gailurrera ere iritsi ziren. Kristin Harila neska potentea ere lehenengoetarikoa izan zen. Beste koxka bat markatu du bere ibilbidean. Orain, bertako 8000koak egingo ditu, Broad Peak eta Gasherbrum biak. Monica Witkowska ere handik ibili da. Eta Nelly Attar libanoarrak ere gailurra lortu zuen. Neska hori Manaslu mendian ezagutu genuen; hirugarren kanpamenturik atera zen gailurrera oxigenoarekin eta balentria egin zuen.
Eta horien guztien artean espainiar bat ere badago: Lina Quesadak K2ko gailurra zapaldu du eta historian lehen andaluziarra izan da 8.611 metro horietan. Biok elkarrekin izan ginen Everesteko gailurrean.
Publicidad
Gailur igoera anitz mendi zail batean. Garaiak aldatzen ari dira, eta dagoeneko, K2 etxekotu dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.