Duela egun batzuk agertu zen albiste tristea: Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajima alpinista japoniar zailduek istripu bat izan zuten K2 mendian. Chogori mendebaldetik igo nahi zuten bide berri baten marra ederra utzita, baina zoritxarrak bere izara beltza zabaldu zuen malda haietan, eta gerora baieztatu ahal izan zenez, (Helikoptero batetik mugitzen ez ziren bi gorpu ikusi zituzten) biak hilik gertatu ziren.
Publicidad
Aurreko urtean, abenduan, Kazuya Hiraide Bilboko Mendi Film jaialdian izan zen Tirich Mir mendian igotako linea berri bati buruzko film eder bat aurkezteko: Rope. Ikus-entzunezko horretan oso ondo deskribaturik gelditu zen zein motibaziok mugitzen zituen bi alpinistak. Toki urrunak atsegin zituzten, igo gabekoak, altuak, eta bakardadez beterikoak.
Hiraide (beti pentsatu dut euskal izena zuela) aspaldiko argazki batean ikusi nuen nik, eta arreta deitu zidan argazki hark, Ternua markako lumazko buzoa zeramalako japoniarrak. Harrezkero, bere urratsen gaineko albiste guztiak irakurtzen nituen, azal bereziko alpinista baitzen japoniar hori.
Horrexegatik, asko poztu nintzen Bilbora bazetorrela jakin, eta bere filma ikusteko abagunea izan nuenean. Tirich Mir mendi itzela da. Geologiaren eta lur azalaren arteko libertimendu artistikoa. 7690 metroko garaiera duen mendia da, Pakistango Hindu Kush mendilerroko altuena. 1950eko uztailaren 21ean Arne Næss, P. Kvernberg, H. Bergeta eta Tony Streather mendizaleek osatutako norvegiar espedizio batek igo zuen lehenbizikoz.
Bi alpinistok bide gogor bati ekin zioten tranpa bat izan zitekeen lepo altu bat gaindituz. Hainbat egunetan jo eta su aritu ziren harik eta gailurrera heldu ziren arte. Irudiak ikaragarriak izan ziren. Bien arteko harreman jatorra eta inguruarekiko eta mendiarekiko gozamen atsegina agertu ziren irudiotan.
Publicidad
Bilbon, harrera beroa jaso zuen Hiraidek, eta bertan azaldu zuen aurten egin nahi zuen proiektua: K2, mendebaldetik igotzeko ahalegina, eta berriz, bi alpinistak.
Berarentzat K2 zen mendi guztien artean gehien desiratutakoa, aspalditik begiz jota zuena, eta berak aipatu zuen bezala, bere ibilbide alpinistiko osoa horri bideratua izan da.
Trajediarekin amaitu da proiektua, arrisku handiko eremutara abiaturik ziren, eta arrisku handi hori asumiturik zuten arren, errealitatearen parametroek agintzen dute beti, eta zerbait gerta daitekeela ere onartu behar da. Kasu honetan, hala agitu da.
Publicidad
Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajima alpinistak handiak ziren, eta horren lekuko dira Shispare (2017) eta Rakaposhi (2019) mendietan eginiko igoerengatik eskuraturiko urrezko bi pioletak. Zerrenda luzatzen da, eta bertan ere aipatu behar dira, Karun Roh (2022) eta Tirich Mir (2023) mendietan marraztutako bideak.
Kei Taniguchi emakume alpinista izan zen Kazuya Hiraideren ohiko eskalada-kidea ere. Berarekin Kamet (7.756m) hego-ekialdean bide berria zabaldu zuen, eta 2011n Tibeteko Gurla Mandata itzelean (7.694m) hegoaldeko gailurraren lehen igoera egin zuten biek.
Publicidad
Arrasto itzela utzi dute aipaturiko mendizale eta abenturako eskalatzaile horiek. Orain, K2 mendian lotuko dira betirako alpinistok, Ischii Sports etxe babesleak gorpuak erreskatatzeko ahalegin oro bertan behera laga ditu, arrisku handiko eremua dela ikusi baita.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.