Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Neguak gero eta protagonismo handiagoa hartu du espedizioei dagokienean. Aurten K2, Everest, Manaslu eta Cho-Oyu altuetan izan dira saioak, baina guztiak ustel gertatu dira, ez baita gailurrik zapaldu. Gainera, negua arin pasatu da, eta dagoeneko udaberria lehertu da ipar-hemisferioan.
Sherpek antolaturiko Cho-Oyurako ... neguko espedizioak agur esan zuen. Bi ziren sherpek lideraturiko espedizioak, bakoitza bere aldetik, eta bakoitza linea berri batetik ibiltzeko asmoz. Azkenean, biak batu ziren saio potente bat egin ahal izateko, baina halarik ere, eta altura dezente hartuta zegoen arren, eguraldi txarrak eta sasoiaren aurrerapenak atzera bota dituzte. Kontuan hartu behar da espedizio horretan aritzen diren sherpa askok lan egin behar badutela orain hasiko den denboraldi berrian, sasi-mendizaleak eta alturako turistak Everestera eramaten, eta nekatuta etorriko dira lanera.
Udazkenean bueltatuko direla aurreratu dute, eta horrek esan nahi du sherpek ibilbide propioa egin nahi dutela. Hortaz, sherpak ametsetan hasi dira, eta seguruenik eskalada mitiko batzuk egingo dituzte senak eta motibazioak gidaturik.
Hortaz, batzuk amaitu eta beste batzuk hasi egingo dira. Negukoak amaitu egin dira, eta bertan dugun primadera sasoian hasiko dira beste espedizio asko mugitzen. Everesteko kanpamentu nagusira sherpak eta lehen bezeroak heldu dira jada. Eta berdin beste zortzimilakoetan.
Baina beti daude zarata horretatik hanka egiten duten espedizioak. Horietariko bat Gangapurna (7.455 m) mendian gauzatzekoa zen. Bertaraino Jonatan Garcia barakaldarra eta Esteban Topo Mena joan ziren.
Gogotsu abiatu ziren asmo alpino batekin, bide berriren bat zabaltzeko ideiarekin, eta mendi horren alde ezkuturen bat esploratzeko tentazioarekin, baina, ustelak erdia ustel! Hara heldu eta berehala baldintza guztiak kontra zituztela ikusi zuten.
Martxoan joan ziren, agian goizegi, baina egia da alde hartan bestelako baldintzak ematen direla, eta inguruko handiak garai horretan igo direla.
aina zoritxarrez elur akumulazio handiak topatu dituzte, eta ezin izan dute aurrera egin. Aurretiaz ikusitako linea posible guztiak formatu barik zeuden, eta bertako ertzetatik joateko aukera kontuan hartu bazuten ere, norabide horretan hasi bezain pronto gerrirainoko elurretan murgiltzen zirela ikusi zuten tristeziak jota. Tenperaturek eta haizeek ere baldintzak gaiztotu zituzten, eta bertan itxaroten segitzeak arrisku handia zekarrela ohartu ziren, horrexegatik komentatu dute beste garai batean saiatuko direla, agian montzoiaren ostean, hezetasunaren ostean izotza sortzen denean.
Gangapurna amets polita izan da, baina agian berriro bilaka daiteke amets. Mendi apartatuek, gutxi bisitatutakoek beti izaten dute erakarpen berezi bat. Alde batetik ohiko bideetatik eta espedizio arruntetik urrun egoten direlako, eta agian urruntasun horrek bestelako xarma ematen diete.
Zazpi milako mendi asko daude, batzuk oso gutxitan igoak, zailtasun handikoak, eta gainera, bide berriak zabaltzeko aukera galanta eskaintzen dutenak.
Nik uste dut hortxe emango dela altuerako alpinismoaren iraultza. Altuera osagai potentea da, eta hormaren dimentsioak ere bestelako parametroak jarriko ditu dantzan. Esplorazioa ere aplikatu beharko da kasu horietan, eta horrek guztiak askoz ere interesgarriago bilakatuko du espedizioa. Baina egia da horra benetako alpinistak baino ez direla joango, mutanteak, fisikoki indartsuak eta zailduak direnak, eskasia eta sufrikario mota guztiak onartzeko prest daudenak. Hori baita alpinismoa, zailtasun orori aurre egiten jakitea, buruz eta indarrez.
Gangapurna, Annapurna III, Tilicho, Nilgiri, Himlung, eta alde horretako asko izan daitezke jomuga. Altuera horretako mendiak infinituak dira Himalaian.
Eta zer esanik ez Tibet aldean, han paradisua harrigarria da, baina Txinak ez du inoiz baimenik emango, eta duten edertasuna ezin izango dugu gozatu. Ze pena!
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.