Mendi batzuk handiak dira, baina ez dute 8000 metroko marra hori gainditzen. Batzuk kota horretatik oso hurbil gelditzen dira eta alpinista askok baztertu egiten dituzte zenbaki magikoraino ez direlako altxatzen. Metro batzuk izan daitezke, gutxi, dozena batzuk agian, baina berdin da, ez omen dira erakargarriak. ... Zerumuga horretatik hurbil dauden xelebre batzuk badira, tartean ezagun ederrak: Masherbrum (7821 m), Nanda Devi (7816 m), Chomo Lonzo (7804 m), Rakaposhi (7788 m), Nuptse (7864 m), Gasherbrum IV (7932 m), Gasherbrum III (7946 m),…
Publicidad
Baina zein da 8000 metrora ezin luzatuz triste bizi den mendirik altuena? Badakizue? Nepal eta Txina arteko mugan, Himalayako Mahalangur Himal mendilerroan dagoen mendi bat da, Gyachung Kang (7952 m) izenekoa.
Cho Oyu (8201 m) eta Everest mendiaren (8848 m) artean dagoen tontorrik garaiena da, munduko hamabosgarren tontorrik altuena. Ikusten duzuenez 50 metro baino gutxiago falta zaizkio muga mitikoa gainditzeko, eta agian horrexegatik, apenas eskalatu da. Baina ederregia da formaz, geometrikoegia, harri marroixkaz jantzirik, eta goi lautada bat kapela gisan jantzita. Ertz bertikalak, malda pikoak, amildegi izugarriak, mendizalearentzat koktel ezin ederragoa.
Gyachung Kang munstro boteretsua da Nepal eta Tibet arteko goi-mendilerroan, Khumbu mendebaldean. Mugako mendilerroa, Nangpa La lepoan hasten da (5716 m) eta Cho Oyu mendiraino (8201 m) doa, zortzi kilometro luzatuz, eta beti 7.000 metroko altueratik gora. Cho Oyu eta Gyachung Kang artean beste bi tontor handi daude: Ngozumpa Kang I (7916 m) eta II (7643 m).
Gyachung Kang altuegia da, eta gainera oso zaila eskalatzen, bere malda guztiak oso malkartsuak baitira, eta bere oinarrian glaziar pitzatu luzeek traba handia jartzen diote horra hurbildu nahi duen orori. Bere hormetara gerturatzeko hartu behar diren egun luzeak eta lan nekezak ezerezean uzten dituzte alpinista batzuek dituzten motibazioak eta energiak.
Publicidad
Gokyo Ri trekking ezaguna egiten denean, Gyachung Kang mendebaldeko eta hegoaldeko aldeak oso ondo ikus daitezke.
Bada mendi horretan izan zen lehen igoera 1964ko apirilaren 10ean izan zen. Hil honetan beraz. Amets batek bultzaturik eta 8000 metroei muzin eginez, Y. Kato eta K. Sakaizawa japoniar talde bateko kideak, eta Pasang Phutar punturik altueneraino igo ziren. Eta hurrengo egunean K. Machida eta K. Yasuhisa alpinistek gauza bera egin zuten.
Iparraldeko aldea 1999an eskalatu zuen lehen aldiz esloveniar espedizio batek, eta Andrej Štremfelj (liderra), Marko Prezelj, Marko Car, Matic Jost, Peter Meznar, Tomaž Jakofcic, Janko Meglic, Blaž Navrsnik, eta Žare Guzej (medikoa) historikoak izan ziren protagonistak.
Publicidad
Beren hitzak hauexek izan ziren: «Andrejek eta biok (Marko) denda bat jarri genuen lautada batean. Sakon zulatu genuen elurretan. Eguzkia gandorraren atzean sartu zenean, dendetan sartu eta janaria prestatu genuen. Lehen ur ontzia urtzen ari ginela, Peter eta Tomaz gailurretik jaitsi ziren, eta ur pixka bat eskatu zuten. Poztu egin ginen gailurrera arrakastaz iritsi zirelako, eta berehala te pixka bat prestatu genien. Bizar izoztua eta begirada distiratsua zuten. Hurrengo egunean gailurra zapaltzeko erabakia hartu genuen.
Ondo lo egin nuen. Goizean motibatuta esnatu, jantzi eta karparen berotik irten nintzen. Primeran sentitu nintzen. Peter eta Tomazekin hitz batzuk trukatu genituen, eta gailurrera igo ginen. Azkar iritsiko ginen ipar-mendebaldeko ertzera. Altitude horietan, urrats geldoen monotonia ordezkatzen saiatzen nintzen askotan, haiek kontatuz. Oraingoan ez. Energiaz beterik, bi ordu eta erdiko igoeraren ondoren, gailurraren azpian gelditu nintzen.
Publicidad
Andrejen zain geratu nintzen eta elkarrekin igo ginen gailurrera. Benetan pozik geunden dena beherantz ikusten den lekuan egoteagatik. Elkarri eskua eman eta besarkatu ondoren, lasaitu egin ginen eta begiekin gozatu genuen, egia bihurtutako amets zahar batek eragindako estasia zen hura.»
Euskaldunak ere saiatu dira mendiari hoska egiten, eta 1986ko udazkenean, Jose Luis Zuloaga «Zulu», Kike de Pablo eta Martin Zabaleta haraino joan ziren. Hain justu, udaberri hartan bertan hegoaldeko aurpegian eta hego-mendebaldeko pilarean barrena bidea egin zuten frantsesen pausoei jarraitu nahi izan zieten. Baina beste askotan gertatzen den bezala, bertako glaziarra zeharkatzeko eta bidea aurkitzeko zailtasunak izan zituzten, eta 7.100 metrora heldu ostean erretiratu egin ziren haize bortitzen ondorioz.
Publicidad
Hamabosgarrena mendi itzela da!
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.