Everesteko Hegoaldeko Lepoa planetako zabortegirik altuena bihurtu da.

Everesten obratutakoa

Viernes, 15 de marzo 2024, 19:40

Beste urte batez, Everest mendia igotzeko ahaleginetan milaka alpinista bilduko dira kanpamentu nagusian. Urteroko masifikazioaren festibala laster hasiko da, sherpak, sukaldariak, zamaketariak, eta kanpamentu nagusia populatuko duten hainbat alpinista harainoko bidean baitira dagoeneko.

Publicidad

Baina aurten dena ez da berdina izango. Masifikazio horrek ekar ditzakeen arazoen ... kontrako araudi berria ezartzen ari da zonalde hartan. Izan ere, bertaratzen diren alpinistek Everesten uzten dituzten giza-gorotzek kutsadura handia eragiten dute, eta arazo handi bat bihurtu da bertan.

Urteroko jende-bolumen handi horrek sortzen duen kaka eta txiza kantitateak oso handiak dira, eta sekulako inpaktu eragiten dute bertako ekosisteman eta beherago bizi duten biztanleen artean. Horrexegatik, duela urte batzuk, Nepalgo gobernuak alpinistek beren hondakinak desagerrarazi beharko lituzketela proposatu zuen, batez ere altuerako kanpamentuetan. Izan ere, kanpamentu nagusietan obratutakoa gordetzeko komunak badaude, gero behereago jaitsarazten direnak; hortaz arazoa ez da hain larria bertan.

Bertako ingurumena babesteko konpromisua hartuta, aurten, protokolo berria ezarriko da kontu horri dagokionean. Eta zertan datza araudi berria? Bada, munduko handienaren oinetara bertaratzen diren espediziokideek beren kakak bildu eta kanpamentu nagusiraino ekarri beharko dituzte, eta hori erregistratzeko eta kontrolatzeko sistemak indartu egingo dira Nepalgo Gobernuaren aldetik.

Hala, mendizaleek poltsa espezifikoak erosi beharko dituzte bertan, eta horiek erabiliko dituzte obratutakoa gordetzeko eta jaisteko. Gainera, poltsa berezi horiek (Denalin ere erabiltzen dira) hainbat produktu kimiko dituzte kiratsa ekiditeko.

Publicidad

Horretaz gain, eta hego lepoan batzen den zaborraren inguruko argazkiak ikusita, bertako agentziek gora eramango duten materialaren inbentarioa egin behar dute, espedizioa bukatzen denean material hori berriz behean badagoela segurtatu ahal izateko.

Aurten ere beste berrikuntza bat jarriko da munduko mendirik altuenean. Mendia eskalatu nahi izango duen orok txip lokalizatzaile bat eraman beharko du ibilbidean. Badirudi, arau berri horrek segurtasuna hobetu nahi duela.

Publicidad

segurtasunaren inguruko kezka hori joan den urtean sortu zen, izan ere, historian zehar hildako gehien izan dituen denboraldia izan zen iragan urtekoa. Azken zenbaketa: 18 hildako.

Baina ez dakit lokalizatzaile batek segurtasuna bermatuko ote duen. Agian, beste ahots batzuek esan duten bezala, curriculum bat eta eskarmentu maila bat exijitzea izango litzateke bermerik hoberena mendia igo ahal izateko. Malda haietan esperientziarik gabeko alturako turista asko biltzen dira, eta hori deitoragarria da. Mendian zailduak ez diren batzuk amets baten bila doaz infernu batera, eta horietariko batzuk ez dira itzultzen esperientzia falta horrengatik.

Bada, bizitza gal dezaketen horiengan pentsatuz, aurtengo denboraldi honetan, espediziokide guztiek txip lokalizatzaile bat eraman beharko dute, balizko erreskate lanak arinagoak, efektiboak eta errazagoak izan daitezen.

Publicidad

Ez dadila ezer gerta!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad