Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ez dakit tragediatzat har daitekeen Everestekoa. Drama bat dela argi dago, baina mila pertsona pasatxo bildu dituen mendi batean hamar pertsona hilik gertatzeagatik, ….ez dirudi urte trajikotzat har daitekeenik (pertsona horiekiko errespetu guztia erakutsita). Estatistikek, agian, ez lukete onartuko.
Hara joaten den eskarmentu gabeko marabunta ... itzela kontuan hartuta, Aingeru Guardakoak sekulako lan egiten duelakoan nago. Letra hauek idazten ditudan momentuan 2023ko udaberriko denboraldirako hildakoen kopurua hamarrera igo dela esan dute bertako informazio iturriek. Baina badirudi eskalatzaile batzuk desagerturik badaudela, eta zifra hori loditu daiteke horren ondorioz.
Igandean izan zen azken istripua. Mendizale australiar bat 8500 metroan hil zen bere igoeran. Badirudi Hegoaldeko Gailurretik portaera anormala erakusten hasi zela eta bere sherpa gidariek beherago eraman zuten, baina oxigenorik gabe geratu zirenez komeriak hasi ziren, eta ezinezkoa izan zitzaien Hego Lepora joatea gas hornidura berria lortzeko. Kontua da orduak arinegi pasatu zirela, eta pertsona horrek ezin izan zuen jasan altueraren erasoa, eta zendu zen. Hantxe omen dago oraindik bere gorpua. Bitartean, beste informazio batek adierazi duenez, Malaysiako alpinista bat galdutzat eman dute 8000 metro inguru, Everest mendiaren gailurrera heldu ondoren.
Horrelako tragediak egunero ematen dira munduko mendirik altuenean, esperientzia faltagatik. Hainbat adituk honelako galderak planteatu dituzte: Zergatik geratzen dira eskalatzaileak bakarrik? Zergatik dira arazoetan sartzen diren pertsona gehienak munduaren zati berekoak? Bada garaia mundu-mailako herrialdeek gutxieneko baldintza bat izan dezaten beren tontor zailenetarako? Bada garaia operadoreek beren bezero potentzialei esperientziari buruzko galdera gehiago egiteko, txekea kobratu beharrean?,….
Hara joaten den jendeak ez du esperientziarik, eta gehiengoak ez du autosufizientea izateko trebetasunik. Hori bai, aseguru-etxe batek sekulako asegurua egin dio istripua gertatuz gero, sherpak, helikopteroak, joan-etorriak, eta ospitaleak prest egon daitezen.
1922tik aurtengo maiatzaren 20ra arte, 193 taldekide eta 125 sherpa hil dira Everesten, eta heriotza horien kausa nagusiak elur-jausiak, erorikoak, edemak eta bestelako kolapsoak izan dira. Everesteko Ibilbide guztietan heriotza gehien izan zituzten urteak 2014 (16), 1996 (15), 2015 (13), 2019 (11), 1982 (11) eta 1988 (10) izan dira.
Iragan den asteburuan izan da bultzadarik jendetsuena, eta antza denez, 400 gailur baino gehiago zenbatu dira. Jende ilara ikaragarriak ikusi ditugu berriz argazki eta bideoetan. Eta betiko legez bakoitzak bere zoroak bizi behar dituenez, Hari Budha Magar belaunetan anputazioak izan arren, menditzarra igo du. Eta Kami Rita sherpak marka orokor berri bat ezarri du 27 aldiz mendia igota. Beste aldetik, Kenton Coolek bere 17. aldia lortu du bertan, sherpa ez den lehen mendizalea.
Beste aldetik, egun hauetan ere, Lhotse, Makalu eta Kangchenjungan egin dira espedizio arrakastatsuak. Eta aurrekoan esaten genuen bezala, pena handia sentitu dugu Carlos Soriari gertatu zaionarengatik.
Badirudi oraindik aukera bat egon daitekeela aste honetan Everesten. Gero beranduegi izango da. Eguraldiak aldaketa dakar eta gainera Icefall Doc taldeak aurreratu duenez, datorren astean kenduko dituzte glaziarrean sakabanaturik dauden eskailerak. Eta horiek gabe ezin gora eta behera egin.
Beraz, agur Everest!
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.