Estatu Batuetako mugarri alpinistikoa Tom Hornbein eta Willi Unsoled mendizaleek lortu zuten 1963ean, Everesteko mendebaldeko ertz osoa gailurreraino eskalatu zutenean. Egunotan, zoritxarrez, igoera horrek famatu zuen Tom Hornbein hil egin da. Goian bego.
Publicidad
Biek balentria bikoitza egin zuten, izan ere, aipaturiko ertz horretatik igo eta ... hego-lepotik jaitsi ziren, menditzarraren lehen zeharkaldia burutuz.
Garai hartan bide-urratzaileak izan ziren, oso espedizio gutxi izan ziren Everesten. Kontuan hartu behar da Everesten gailurrera joan zen 4. espedizioa besterik ez zela. 1963an, Everest mendia 3 espediziok bakarrik igo zuten: 1953ko britainiarra, Tenzing eta Hillary bikote famatuarekin; eta 1956ko suitzarra. Lehen espedizio bi horiek gaur egungo bide arrunda bilakatu den hegoaldetik aritu ziren. Geroago, 1960an Tibeteko iparraldeko bidea ireki zuen txinatarrez josiriko espedizio bat abiatu zen hara, eta lortu zuten gailurra.
Askorentzat, garai hartan, Himalaiako alpetar estiloaren eskalada bat egitea zorakeria hutsa zen. Eta aitzindari horiek, buruan pasio baino ez zutelarik, AEBetako alpinismoaren historiako mugarririk handiena lortu zuten.
Baina kontua lehenago hasi zen. 1963ko estatubatuarren estiloa, besten modukoa izan zen, astuna: xerpa pilo bat Khumbuko izotz-glaziarrean bidea irekitzeko, kanpamentu asko, eta Lhotseko horma soka finkoz beterik goraino heldu ahal izateko. Egunak eta egunak, asteak eta asteak. Lan handia egin ostean, Jim Whittaker eta Nawang Gombu bikoteak maiatzaren 1ean zapaldu zuen gailurra.
Arrakasta taldekoa izan bazen ere, alpinista bik, Tom Hornbein eta Willi Unsoeld, bazuten beste asmo bat buruan jira-biraka: mendebaldeko ertza eskalatzea.
Estiloa erabat berria eta arriskutsua zen. Han agertzen zen ibilbidea eta hartu nahi zuten estiloa berrikuntzak ziren. Ez zuten linea hari buruzko erreferentziarik, eta aspaldiko argazki batean oinarritu zuten beren ametsa. Ertza puntu batean abandonatu nahi izan zuten iparreko maldan sartzeko eta korridore bat hartzeko; handik hona, Horbein bezala ezagutzen den korridorea izan zena. Hura Txinako lurraldea zen eta atzerriratzek debekua zuten. Baina badirudi bost axola zitzaiela biei, eta gora egiteko tenorea zela erabaki zuten.
Publicidad
Maiatzaren erdialdean atera ziren baina haize-erauntsi handi batek 7.000 metroan zuten kanpamentua desegin zuen. Bertan babesten ziren alpinistek behera joatea erabaki zuten, dena oso prekarioa baitzen eta hortik gora dena baitzen misterio bat. Guztiek hartu zuten buelta baina Horbeinek eta Unsoeldek gailurrerantz jarraitzea erabaki zuten. Aste bete baino gehiago eman zuten ertz hartatik gora eta gora estilo alpinoan, maila dezenteko zailtasunak gainditzen, izotzean eta elur malda ikaragarrietan harturiko nekearekin borrokatzen, harik eta maiatzaren 22an, 19:00etan, gailurrean zutitu ziren arte.
Oso berandu zen, baina agian lagunak hortik ibiliko ziren. Izan ere, Barry Bishop eta Luther Jerstad taldekideak hegoaldeko bide normaletik joan ziren beren bila. Gailurrean topatzea espero zuten, baina Bishop eta Jerstad gailurrera iritsi zirenean, ez zuten taldekideen arrastorik ikusi, eta buelta hartu zuten. Baina azken unean, ia gaua zenean, atzera begiratu eta argi ahul baten distira ikusi zuten. Lagunak ziren.
Publicidad
Itxaron ostean laurak elkartu ziren. Gaua egin zen, argirik ez, eta jaisten saiatu ziren arren nabarmena zen ingurua oso arriskugarria zela. Hortaz, 8.500 metroan gaua pasatzea deliberatu zuten, ezer gabe, lo-zakurik, dendarik eta oxigenorik gabe. Zorionez gaua nahikoa lasaia izan zen, eta handik bizirik atera ziren guztiak. Bi egun geroago, denak kanpamentu nagusian besarkatu zuten elkar, berriz. Batzuk izozketak zekartzaten, baina Hornbein onik atera zen.
Modu horretan lortu zen Everest mendiaren lehen zeharkaldia, eta gainera alpetar estiloko lehen urratsak eman ziren Himalaian. Harrezkero makina bat espedizio saiatu dira ertz zorabiagarritik gora igotzea, baina bakan batzuek baino ez dute lortu.
Publicidad
Bide mitikoa da gaur egun turistez beterik dagoen Everest mendian.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.