Espioitza galanta dago mendi handietan dabiltzan alpinistei begira. KGB bezalako ekipoa batek aztertzen ditu argazki guztiak eta emandako datu guztiak. Batzuetan espioitza horrek bere fruituak ematen ditu eta gezurzalea harrapatzen dute. Batzuetan altuerako mendizaleek halako gezurrak botatzen dituzte egoa handitzeko, bat-bateko arrakasta lortzeko, babesle ... eta diru gehiago irabazteko, baina denak badu muga bat koherentziaren barruan. Zure buruari fidela izan behar zatzaizkio.
Publicidad
Grace Tseng mendizale Taiwandarra da, indartsua, 8000 metroko makina bat mendi igoak dituena, eta farandula horretan protagonismo handia hartu duena. Azken bolada honetan bere protagonismo hori handiagotu egin da, baina zoritxarrez gezurrez horniturik. Bai, mendiak ere gezurrontziz beterik dago.
Neska horrek Kangchenjunga mendi erraldoiaren puntan bete botak ipini zituela esan zuen, baina igotzeari buruzko zalantzak gero eta nabariagoak izaten hasi ziren, eta azkenean, amore eman du eta onartu behar izan du ez zuela puntaren puntan inoiz izan.
Orduan, zergatik esan zuen igo zuela? Tsengek dio bere sherpa taldeak gailurrera eraman zuela, horixe uste zuela, hura baino gorako bestelako punturik ez zegoela, baina sekulako eguraldi ona egin zuen egun horretan, eta burua bueltatu baino ez zuen egin behar, atzetik ertz luze bat bazegoela ikusteko, benetako puntaraino heltzen zena baieztatzeko.
Orain, argazki-ebidentzia argiegia onartu du Tsengek, eta Kangchenjungara berriz itzuli eta eskalatuko duela esan du. Gainera, oxigenorik gabe saiatuko dela. Ea, dena ondo ateratzen zaion!
Baina hemen ez da guztia amaitzen. Kangchenjungaren igoera behin konponduta, 2022ko urrian Manaslura egindako bere igotzea ere ez dago batere argi. Oso udazken txarra izan da Manaslun, eta igoaldi gutxi izan dira. Espedizio guztiek handik erretiratzea erabaki zuten elur-jausiaren baldintza arriskutsuengatik. Bada, une horretan, urriaren 4an, Grace Tseng mendizalea gailurrean igo zela esan zuen, eta harrigarriago zena: Tsensek esan zuen ez zuela O2 erabili eta 13 ordu baino ez zituela behar izan kanpamendu nagusitik gailurreraino. Horrek esan nahi zuen Francois Cazzanelli eliteko atletak ezarritako aurreko marka berdindu zuela. Tsensek egindakoa probatzeko gailurraren bideo bat atera zuen, eta handik gutxira, argazki batzuk, baina GPS arrastorik ez.
Publicidad
Kanpamentu nagusitik 13 ordu erabilita. 13 ordu? Oso denbora harrigarria zen. Posible? Baliteke, baina geroko datuak eman zituenean, zalantzak ageri ziren. Bera benetako datuak ematen saiatu da, eta jende askok sinistuko du, baina behin gezurretan ibili bada, zergatik ez gehiago?
Tristezia puntu bat dakar kontu horrek guztiak. Mendian zure buruarekin lehiatzen zara, eta berdin dizu horrek famatu egiten zaituen ala ez. Zer da fama? Zama bat.
Baina gaurko egunetako postmodernismoaren aroan, norberaren figura da inportanteena, nola saltzen zaren, eta efimeroa bada ere, instagramen zure aurpegia agertzeak like asko eskuratzeko aukera emango dizu, eta zure jarraitzaile kopurua gehituko da.
Publicidad
Gaur egungo inportantzia jarraitzaile kopuruarekin neurtzen da. Aluzinagarria!
Horrek zure banitatea puztuko du, eta hori gauza ederra omen da hanpurutsuentzat.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.