Wanda Rutkiewicz 1978an, Everest eskalatu zuen lehen europarra izan ondoren.

Bi emakume poloniar

Martes, 21 de febrero 2023, 00:36

Egun hauetan Poloniako alpinismoak eman dituen emakume handienetako biri buruz hitz egiteko aitzakia hartu dugu. Efemeride interesgarriak izan direlako, baina biak zeharo ezberdinak.

Publicidad

Santa Ageda bezperako egunean Wanda Rutkiewicz poloniarra jaio zen duela urte mordo bat (1943an). Gaur egun emakume zahar bat zatekeen, Kangchenjunga mendian, ... 49 zituela hilik gertatu izan ez balitz. Askorentzat alpinismoaren historiako emakume mendizalerik onena izan da.

Gizonen munduan bidea urratu zuen alpinista handia izan zen Wanda, energiaz betetik, ezohiko indar baten erakustaldia egiten zuena edozein menditara abiatzean. Poloniako eskalatzailea, 1975ean, Gasherbrum III (7952 m) menditzarraren lehen igoeran parte hartu zuen, eta garai hartan, munduko emakumeen lehen igoerarik altuena izan zen.

Bide hori ez zuen utzi, eta ekimen askotan lehena izan zen, hala nola, Poloniako lehen eskalatzailea eta Europako lehen emakumea Everest mendian. Horren ostean, Nanga Parbat igo zuen 1985ean, Krystyna Palmowskarekin eta Anna Czerwiarkarekin batera. Tontor hura igo zuen emakumezkoen lehen taldea izan zen hura (Nanga Parbatera iritsi zen lehen emakumea Liliane Barrard izan zen, bere senar Mauricerekin, 1984an). Horiekin, K2 mendian izan zen 1986an, eta hor ere, emakumezkoen lehen igoera egin zuen. Igoera hura Lillianek eta Maurice Barrardek gidatutako espedizio txiki batean egin zuen, eta aipaturiko bi mendizale horiek tontorretik bueltan hil ziren jaitsieran.

Gero Shisha Pangma mendian izan zen 1987an, Gasherbrum II 1989an, Gasherbrum I 1990ean, eta azken bi igoerak, Cho Oyu eta Annapurna (1991ean) era bakarrean egin zituen, inolako laguntzarik gabe. Bakarrik.

Publicidad

Wanda Rutkiewicz 1992ko maiatzaren 12an (edo 13an) hil zen Kanchenjungan. Carlos Carsolio mexikarrarekin batera abiatu zen gailurrerantz 3:30ean, 7.950 metroan zegoen azken kanpamendutik. Elurte handi batekin hamabi bat orduz eskalatu ondoren, mexikarra gailurrera iritsi zen. Jaitsieran, Wanda aurkitu zuen 8.200 metro inguruan. Poloniarra hantxe gelditu zen bibak bat egiteko asmoz, hurrengo egunean igoerari berriro ekiteko. Ez zuen janaririk, ez ura egiteko gasik ere, ez eta gaua pasatzeko beharrezkoa zen ekipamendurik ere. Seguruenik, fisikoki eta mentalki akituta, Carsoliok ezin izan zuen hura jaisteko konbentzitu. Ez zuen berriro ikusi. Lortu izan balu, bederatzigarren zortzimilakoa izango zen.

Inork ez du inoiz jakingo Rutkiewiczek gailurra jo ote zuen. Hala egin bazuen, bera izango zen munduko hiru mendirik altuenetako gailurrak zapaldu zituen lehen emakumea.

Herri horrek eman duen beste emakume alpinista handi bat Anna Czerwińska izan da. Zoritxarrez joan den hilean hil zen. Bera izan zen Mundoko kontinenteetako zazpi tontor nagusiak igo zituen lehen emakumea.

Publicidad

Bereak ere badira mugarri alpinistiko batzuk. 1977ko udan, Krystyna Palmowskarekin batera, Matterhornen iparraldeko bidea igo zuen. Lehen aldia zen emakume batzuek hain horma zaila igotzen zutela. Eta hurrengo urtean, 1978an, Krystyna Palmowska, Wanda Rutkiewicz eta Irena Kesa kideekin Matterhorneko iparraldea berriz igo zuen, baina negu gorrian. 1975ean Gasherbrum mendietan izan zen, eta 1979an, Krystyna Palmowskarekin bide zail bat zabaldu zuten Pakistango Rakaposhi (7788 m) mendi handian.

Emakume tematia zen eta K2ko gailurrera hiru aldiz iristen saiatu zen: 1982an, 1984an eta 1986an, eta azken saio hartan, tragedia baten lekuko izan zen hamahiru eskalatzaile mendian hil zirenean.

Geroago, 1985eko uztailaren 15ean Nanga Parbateko gailurrean jarri zuen oina, Wanda Rutkiewicz eta Krystyna Palmowskarekin batera. Gizonik gabeko espedizio batean joan ziren guztiak. Horren ostean, bi aldiz saiatu zen Kanchenjunga igotzen: 1980an eta 1990ean espedizioko lider gisa.

Publicidad

Everest, Lhotse, eta Cho Oyu mendietan ere izan zen, puntaren puntan. Aurrekoaren moduan, emakume indartsua fisikoki eta mentalki.

Diogun moduan, duela egun batzuk utzi gaitu. Bi emakume eredugarri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad