Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nepaleko sasoia behin bukatuta, Pakistan herriak ateak zabaldu dizkie mendizaleei Karakorumeko mendietan saioak egin ditzaten. Nanga Parbat (8.126m) izaten da lehenengoetarikoa datei dagokienean. Eta aurten ere hala izan da. Egunotan lehen igoera arrakastatsuak burutu dira, eta ia 30 pertsonak zapaldu dute erpina.
Egunotan ere, ... baina duela 70 urte, 1953an, sona handia hartu zuen mendi horrek alpinista mitiko batek lehen aldiz zapaldu zuelako munduko bederatzigarren gailurrik garaiena: Hermann Buhl.
Mendi horrek Mendi hiltzailea goitizena irabazi du isurialde guztietatik oso horma arriskutsuez horniturik agertzen delako beti, bere glaziarrak ezegonkorrak dira, eta berari aurre egitea arrisku potentzialez beteriko igoerari aurre egitea da.
Egun makina bat alpinistek zapaltzea lortzen duten mendi horretan alpinismoaren historiako balentria ikaragarrienetako batzuk gertatu dira austriarrak bertan lehen aldiz aritu zirenetik. Guretzat hurbilena, Alberto Zerain eta Mariano Galvan bikoteak burutu nahi izan zutena da. Biak, 2017ko ekainaren 24an, galdu ziren betiko Mazeno ertzean, maila goreneko igoaldia burutu nahi izan zutenean, eta elur-jausi batek tragatu zituenean.
Bigarren Mundu Gerraren osteko urteak ziren, eta bake garaian zegoen Europatik atera ziren austriarrak eta alemaniarrak espedizio bateratu batean Nanga Parbat mendia eskalatzeko xedez. Karl Herrligkoffer mendizale eta antolatzaile adituak taldea zuzendu zuen.
Gaur egun, Diamir isurialdetik igotzen da menditzarra, baina garai hartan, Rakhiot isurialdea aukeratu zuten. Horma izugarria zen, eta kanpamentu nagusitik 4.000 metrotik gorako desnibela dago gailurreraino. 4.000 metro. Neurribako ahalegina eskatzen duen igoaldia da.
Bertan izaten den klima ez da oso egonkorra eta elurteak eta eguraldi txarreko tarteak nahiko luzeak izaten dira. Garai hartan berdin gertatu zen, eta eguraldiaren apetagatik gailurrerako saioa berandutzen hasi zen. Ezkortasuna nagusitzen hasi zen kanpalekuan, baina bat-batean eguraldiak hobekuntza bat izan zuen, eta goian zeuden azken alpinistek aukera ederra hura baliatu behar zutela pentsatu zuten. Herrligkofferek goi-kanpalekuetan zeuden mendizale guztiak beheraino jaisteko agindua eman bazuen ere, desobedientzia ekintza burutu zuen talde txiki batek. Tartean Buhl zegoen.
Uztailaren 3an, bera eta Kempter ia 7000 metroan zegoen azken kanpamenturik atera ziren gau minean. Orduek aurrera egin ahala, Buhlen laguna atzean gelditzen hasi zen, eta azkenean, indarrez flakaturik, buelta hartzea deliberatu zuen, Buhl saio bakarti eta epikoan utzita. Egun horretan, arratsaldeko 19.00etan, 17 orduz jo eta su aritu ostean, Nanga Parbateko gailurra zapaldu zen lehen aldiz.
Igoera gogorra izan zen, baina jaitsiera hil ala biziko bilakatu zitzaion. Bibak izugarri bat egin zuen 8000 metroko marra horretan, eta bere lagunek hildakotzat hartu bazuten ere, kanpamentu hartatik 40 ordu pasatutakoan itzuli zen, erdi bizirik (Pervitin estimulagarriak hartu zituen) eta erdi hilik. Halaz ere, loriaren sasoiak ez zuen asko iraun.
Heriotzaren hatzaparrak gertu zituen, eta Chogolisa mendian, eroriko izugarriaren ostean desagertu zen betiko. Bere gorpua ez da inoiz ere topatu.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.