

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Joan den astean izan zen baina urte mordo bat atzera eginez. Everest (8848 m) mendia, hego-mendebaldeko hormatik gora igo zen lehen aldiz. Nortzuk izan ziren balentria hura egin zutenak? Dougal Haston eta Doug Scott 1975eko irailaren 24an, arratsaldeko azken orduekin heldu ziren gailur magikora. Montzoiaren ostean abiatu zen espedizioa mendi haratara. Chris Boningtonek antolatu eta zuzendu zuen taldearen baitan garai hartako mendizalerik zailduenetako batzuk bildu ziren, banda mitiko bat osatuz: Peter Boardman, Paul ('Tut') Braithwaite, Ronnie Richards, Dave Clarke, Allen Fyffe Mike Rhodes, Dougal Haston, Doug Scott, Mick Burke, Nick Estcourt, Mike Thompson eta Martin Boysen beste batzuen artean. Ezin da ahaztu Pertemba sirdarren paper garrantzizkoa.
Ez zen hura espedizio txikia. Izan ere, ia ehun pertsona bildu ziren kanpamentu nagusian. Haietarik hogeita hamahiru sherpak ziren. Izotz jausian hogei zama-eramaile aritzen ziren kargak garraiatzen, eten gabe. Horretaz gian, bestelako ardurak ere baziren kanpamentuan eta telebistarako dokumental handi bat egin nahi izan zutenez, hainbat kamerari ere joan ziren haraino. Bai, guztira ia ehun pertsona mendiaren kontra benetako erasoa prestatzeko.
Haraino, sorlekutik, 16 tona zeramatzan bi kamioi irten ziren apirilean. Ekainaren hasieran heldu zen material hura guztia Nepalera, eta eskalatzaileak hilabete bat geroago. Abuztuaren azken egunetan kanpamentu nagusian zeuden guztiak. Ia hilabeteko tartea tontorrera joateko. Harrigarria!
Mendebaldeko horma ohiko bideko bigarren kanpamentutik altxatzen da, ezkerretan. Hortik gora hasi zen benetako lana. III. IV. eta V. kanpamentuak jarri ziren horman gailurrera abiatu baino lehen. Hormak duen gako ikusgarrienetako bat da harrizko tartea erdibitzen duen couloir ezkutu bat, goialdera pasabidea eskaintzen duena, eta horrekin batera gailurrerainoko tartea eskuragarriago uzten duena.
Hantxe sartu ziren Estcourt eta Braithwaite mendizaleak, eta horiek lortu zuten tarte zail hura eskalatzea, eta azken kanpamentua ezartzea, seigarrena.
Handik atera ziren Dougal Haston eta Doug Scott inoiz zapaldutako bidea zabaltzeko, eta horrela aritu ziren 15:00etan Hego tontorrera heldu ziren arte. Argia beste kolore bat hartzen ari zen. Puntu horretan te pixka bat hartu zuten eta birritan pentsatu gabe, gailurrera abiatu ziren.
Arratsaldeko 18:00etan zapaldu zuten punturik altuena. Ez zegoen haizerik eta ilunabarrak bestelako tonalitatea ematen zion munduari. Ikuspegia itzela zen, miragarria, gutxitan ikus daitekeen horietariko bat. Ia gautzean hasi ziren jaisten, baina arin ulertu zuten ez zirela seigarren kanpamentura berriz ailegatuko.
Hego tontorrera heldu ziren eta hantxe, elurretan egindako zulo batean, inoiz egin den bibak altuena burutu zuten, elkarri besarkaturik, bestearen oinak eta eskuak igurtziz. Oxigenorik eta janik eta edanik gabe gau osoa eman zuten mugimenduan, oinak eta besoak gelditu barik. Bizirik eta izozketarik gabe bueltatu ziren garaile, eta Everesteko gailurrean lehen britainiarrak bilakatu ziren.
Alpinismoaren garai handien istorio ederrak izan ziren espedizio bikain haiek, gutxitan gomutan hartzen ditugunak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Una moto de competición 'made in UC'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.