Denis Urubkoren eskuak nola geratu ziren istripuaren ondoren. D. URUBKO

Denis Urubkoren izozketak

Jueves, 1 de febrero 2024, 00:59

Denis Urubko munduan dagoen alpinista handienetako bat da, beti amets altuak eta ia ezinezkoak buruan izaten dituena, beti bere mugak zalantzan jartzen ausartzen den horietariko bat.

Publicidad

Aurten, Alex Txikonek Annapurnan egin nahi zuen espedizioarekin batera, Gasherbrum I neguko espedizioa burutu nahi zuen, baina bi espedizioen ... arteko ezberdintasun kuantitatibo batekin. Alex betiko sherpa lagunekin joan da, eta Denis bakarrik abiatu da. Azken hori Hassan Shigri pakistandarrarekin elkarlanean aritu nahi zuen 2. kanpamenturaino, puntu horretaraino zeharkatu behar den glaziarra beldurgarria da oso, arriskuz beterik. «Erotuta nago, agian, baina ez naiz inozoa, ez dut bakarrik zeharkatuko Gasherbrum glaziarra» esan zuen. «Gasherbrum glaziarra elur freskoarekin zeharkatzea oso arriskutsua da. Maria Jose Cardellek eta biok egiaztatu ahal izan genuen 2023ko udan, beste talde guztien aurretik gurutzatu genuenean. Pitzadura asko daude, serac-en labirintoak, hortaz, garrantzitsua da kordada lagun bat izatea» gaineratu zuen.

Baina zoritxarrez, glaziar horretan topa daitekeen arrisku horietariko batek irentsi du Denis.

Bakarrik joateak bazuen epikatik, izan ere, era bakarrean oso igoera gutxi eman dira neguan. Lehena Fernando Garridori dagokio. Espainolak 1987ko otsailean Cho Oyuko gailurrera bakarrik igo zuen. Eta bigarrena Krzysztof Wielickirena izan zen, 1988ko azken egunean Lhotse mendian eginikoa. Bi igoera haiek oxigeno gehigarririk gabekoak izan ziren, eta Denis Urubkok gauza bera egin nahi zuen. Horiez gain, beste bi alpinista zortzimilako baten gailurrera iritsi ziren neguan bakarrik, baina kasu horietan taldekideek 8.000 metrotik gorako punturen batean buelta eman zutelako izan zen: Yasuo Kato japoniarra Everesten (1982ko abenduaren 27an), bertan hil zen; eta Jeong-Chel Lee korearra Kangchenjungan (1987ko urtarrilaren 2an). Biak oxigenoarekin.

Denisek sasoi berezi batean egin nahi zuen igoera, eta horretarako abenduaren 30ean abiatu zen Pakistanera, Karakorumeko zortzimilakoaren neguko 1. igoera izango zena saiatzeko. Neguko tontor bakarra Adam Bielecki eta Janusz Golab poloniarrek egin zuten, 2012ko martxoaren 9an. Baina, Denis Urubkoren irizpideak ez du negu astronomikoa aintzat hartzen, meteorologikoa baizik, hots, abenduaren 1etik otsailaren 28ra. Hortaz, berarentzat lehen igoera izango zen.

Orain arte, modu egokian aritu da Denis gorako saioetan, goialde horretan hornitu beharreko kanpamentuak jartzen eta atontzen. Eguraldia lagun izan du, paraje isolatu haietako hotza eta haizea betiko moduan badabiltza ere. Elurte txikian izan zituen, eta ganorazko lana egin ahal izan zuen, urtarrilaren azken astea heldu den arte.

Publicidad

Azken egunak infernu bilakatu zaizkio alpinistari eta zorterik txarrena izan du. Denis duela egun batzuk pitzadura batean erori zen, eta hortik ateratzeko inbertitu zuen denbora luze horretan izozketa larriak hartu zituen bere eskuetan.

Hauxe da Denisek bidalitako mezua: «Eguraldia eta baldintzak onak ziren. Beraz, 2. kanpamentura joan ginen. Baina 5500 metrora 6 edo 7 metroko sakonerako arrail batean erori nintzen. Zoritxarrez, faktore askok eragin dute egoera okerrera joatea. Ordubete eman nuen arrailaren barruan eta elurra egiten hasi zen. Azkenean Hassanek lagundu zidan irteten. Gau txarra igaro ostean kanpamentu nagusira heldu naiz. Atzamarretan izozteak ditut eta ezin dut espedizioarekin jarraitu. Oso zorte txarra izan da aukera hau galtzea, baldintzak onak zirelako. Baina bizirik atera naiz».

Publicidad

Onenei ere horrelako gertatzen zaizkie. Mendiak ez du gupidarik, eta ezustez beterik egoten da.

Ea hurrengoan, Denis!!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad