Maciej Berbeka eta Maciej Pawlikowski alpinisten izenak Cho-Oyu mendiarekin lotuta daude. Horiek izan ziren 1985eko neguan gailur hura zapaldu zuten lehen alpinistak; egunotan gertatu zen balentria hura. Poloniarrak bai, zer bestela?
Publicidad
Cho-Oyu mendiak badu bide errazago bat Tibet aldetik, baina poloniarrak Nepal aldetik ... abiatu ziren. Bertako maldak eta amildegiak izugarriak dira, eta sor daitezkeen arriskuak munta handikoak ere bai. Egunotan ere sherpa talde bi ari dira azken kartutxoak erabiltzen Nepal aldeko bide berri bat zabaltzeko asmoz, baina eguraldiak latz jarri ditu kontu guztiak. Ikusi beharko da datozen asteetan.
Baina duela urte dezente atzerago hara joan ziren poloniar haiek ez ziren zailtasun haien beldur, eta malda iketsuetatik gora abiatu ziren, mendiaren alde horretan zabaltzen zen bigarren lerroa marraztuz, izan ere, 1978an, Edi Koblmüller eta Alois Furtner mendizale austriarrek lehen bidea ireki zuten udazken batean bertan.
Andrzej Zawada mendizalearen zuzendaritzapean Maciej Berbeka eta Maciej Pawlikowski heldu ziren gailurrera, eta egun batzuk geroago (aurreko batean esan genuen bezala) Jerzy Kukuczka eta Zyga Heinrich.
Espedizio hura izugarria izan zen: bide berri bat zabaldu zuten zortzimilako batean, eta neguan gainera. Alde horrek 3000 metro ditu gainditzeko, eta hori gutxi balitz, behe-aldean sekulako kaosa dago, non mota askotako zailtasunak biltzen diren.
Publicidad
Bidea oso luzea egin zen, eta laugarren kanpamenturik (7.200m) gora abiatu zen bikotea bosgarrena jarri gabe ere. Metro batzuk gorago, 7500 metroan pasatu zuten gailurra joan aurretiko azken gaua. Otsailaren 12a izan zen eguna. Klimatologia ona zen baina haize handia zebilen. Halarik ere, ordu dezente gora eta gora eman ostean, eguerdi aldera, gailur zabala zapaldu zuten.
Esandakoa: bide berri bat eta neguan. Poloniarren estiloa. Eta bikote horretan eskalatzaile mitiko bat: Maciej Berbeka. Bera zen neguetako lehoi horietariko bat. Neguan Manaslu, eta Cho-Oyu zapaldu zituen, gero, neguko igoerak aparte utzi zituen lipar batez, harik eta Broad Peak mendian bere begi hotzak pausatu zituen arte.
Publicidad
Cho-Oyu zapaldu eta 28 urte geroago, mendi horretara igo zen, Adam Bielecki, Artur Malek eta Tomasz Kowalskirekin.
Baina ez zen espedizio zoriontsu horietariko bat. Bera eta Tomasz berandutu ziren jaitsieran, eta ezin izan zuten azken kanpamenduaren abarora heldu, eta bibak bat burutu behar izan zuten ia 8000 metroan. Gau hartan drama hasi zen.
Biak, ez ziren gailur hartatik inoiz ere etorri.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.