Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Alpinista talde bat Manasluko gailurrera iritsi da, eta gutxi batzuk, eskuinean, benetako gailurrera igo dira. Jackson Groves
Benetako gailurra

Benetako gailurra

Sábado, 16 de octubre 2021, 03:03

Montzoiaren osteko aroa ona izaten da Nepalen, 8000 metroko mendi batzuetako gailurretara joan ahal izateko. Aurpegirik alaiena eta errazena erakusten duten gailur horietariko batzuk Cho-Oyu, Shisha Pangma edota Manaslu izan ohi dira. Azken hori jomuga bilakatu da askorentzat irailean.

Post-Covid garaian berriz hasi dira mendizale, alpinista eta altuerako turista asko mendi horretan pentsatzen. Aurten aurreko urteetako zifrak maneiatu dituzte bertako agentziek, eta horren ondorioz, jendez lepo egon da Manaslu.

Betiko legez, klimatologiaren samurtasuna irailaren azken egunetan eta urriaren hasierakoetan agertzen da, eta orduan oxigenoz horniturik jende askok zapaltzen du gailurra.

Beno, benetako gailurra ez. Bai horixe! Aurten polemika sortu da mendi altu horretako azken erpinarekin.

Kontua da Manasluko gailurra ertz zorrotz batean amaitzen dela eta batzuetan hain da zorrotza elurraren forma hori, ezen inor ez baita kamustera ausartzen, bertigoa eta sekulako beldurra ematen baitu altura horretan oreka-ariketak egiten ibili behar izateak.

Hortaz, urte askoan, gailurrera heldu baina metro batzuk lehenago alpinista guztiak lotu egiten dira, hura gailurra delakoan. Askok eta askok beren argazkiak partekatu zituzten puntu horretan, sherpek ezarritako sokak amaitzen ziren toki indefinitu horretan, pozik, balentria bat egin zutelakoan.

Aurten baina, zalantza guztiak argitu dira tanpez. Mingma Gyalje sherpak adierazi zuen benetako tontorreraino ibiliko zela, eta esan eta egin. Gainera egun hartako irudi xelebreak agertu dira sare sozialetan. Haraino joandako alpinista batek, Jackson Groves izenekoak, dron bat aireratu zuen gailurretik hurbil, eta orduan bai, argi eta garbi ikusten da zein den benetako gailur zorrotza. Mingma Gyalje sherpak zeharkaldi bat egin zuen elurrezko ertz horren azpitik atzean gelditzen den puntu altueneraino heltzeko. Bai eta lortu ere! (Ondoan dagoen irudian ondo ikusten dira bi puntuak, mendizale guztiak gelditzen diren hori eta atzean dagoen altuena)

Eta orduan? Zer gertatzen da ehunka mendizale eta alturako turista horiek egindakoarekin? Horiek guztiak ez al dira Manaslura igo? Bada, horiek guztiak ez ziren bentako tontorrera heldu, eta seguruenik, izen handiak ere egongo dira tartean, argazki askotan agertzen baita toki hori, eta ez hain garbia den gailur benetakoa.

Udaberrian harriaren gainean dago azken urratsa, eta larrazkenean, elurrez beterik dagoenez, merenge zuria da azken puntua, ia ia lorrezina.

Hortaz Himalayismoaren historia berridatzi beharko da?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Benetako gailurra