Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Rustan Nabiev Manaslurako igoeran.
Barruko indarrez

Barruko indarrez

Miércoles, 27 de octubre 2021, 01:39

Aspaldi batean Perura joan nintzen altuerak eman ditzakeen bizipenak sentitzera, eta oxigeno falta horrekin eskarmentua hartzera. Gogoan dut Pisco izeneko mendian, sei mila metrora ia heltzen ez den gailur hartako bidean alpinista berezi bat ikusi nuen: mendizaleak ez zeukan hankarik, eta bidean gora, besoen indarrez zihoan pauso motelean, neka-neka eginda.

Irudi hura ikusita bere barruko indarraz ohartu nintzen. Hortxe sentitu nuen mendiarekiko pasioa eta mugarik gabeko esfortzua zertan ziren.

Liluraturik nire animoak luzatu nizkion, eta jo eta ke goraino aritzeko esan nion. Bidea malkartsua zen, eta egia esan ez dakit lortu zuen, baina harrituta utzi ninduen ikusitako eszena hark.

Sareetan ere horrelakok ikusten dira askotan. Harritu ninduen beste bat Rustam Nabiev gaztearen istorioa izan zen Elbrus mendi izoztuaren tontorrera heldu zenean. Istripu larri baten ondorioz, bi hankak faltan ditu eta besoekin egiten du gorantz, urratsez urrats, motel, baina erabakitasun guztiarekin. Gomutan dut Elbrus mendiaren azken erpinera heldu zenean negarrez urtu egin zela. Irudiak hunkigarriak ziren!

Bada, sinestezinena da gazte horrek, konparaziorik ez duen indar erakustaldi harrigarrizkoan, Manaslu mendiaren 8000 metroak gainditu dituela urriaren hasierako egunetan, berriz ere, bere bi besoen giharreriaren bultzada titanikoarekin.

8000 metroko mendi bat igotzeak sekulako zailtasunak dauzka, eta zer esanik ez hankarik ez baduzu. Bada, Rustamek 35 egunez jardun zuen gora eta behera, beharrezko aklimatazioa lortu arte, eta azken astean, bost egunetan, gailurrerarinoko tartea burutu zuen sherpa koadrila baten laguntzarekin zeukan indar guztia erabiliz.

Berak dioen moduan zenbait tartetan beldurra sentitu zuen, eta agian, proiektua bertan behera uzteko gogoa ere bai, baina setatia da gaztea, eta behin atzera eginez gero amets guztiak kinka larrian leudeke. Horrexegatik nekeak eta malkoak ondo gorde zituen beste une baterako eta gora eta gora segitu zuen ahalik eta Manasluko gailurra «zapaldu» zuen arte. Bikain!

Berak dioen moduan, 50 orduz ibili zen bere besoekin, eta 35 kilometro egin zituen guztira. Urrats bakoitzean bere pioletak sartzen zituen elur edota izotzean, gero gorantz saltotxo bat eginez. Txundigarria!

Nekez uler daiteke gizaki batek bere barruan duen muga guztiak hausteko borondatea, baina errusiar gazte horrek hala erakutsi du. Laguntza pittin batekin norberarentzat izan litezke marra gorri guztiak apurtu ditu, eginahalak eginez, eta ekinaren ekinez.

Seguruenik hurrengoan hasia da pentsatzen. Agian, Everest?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Barruko indarrez