Borrar
Doug Scott Ogroko jaitsieran.
Baintha Brakk, lehen aldiz

Baintha Brakk, lehen aldiz

Jueves, 25 de julio 2024, 23:38

Irudi bat, behin ikusita, nekez ahazten da batzuetan. Nik hau daukat buruan, Doug Scott mendi malkartsua den Ogrotik (Baintha Brakk, 7285 m) jaisten, bi hankak apurtuta, 1977ko uztailaren 13an.

Egun horretan izan zen britainiar talde batek mendi hori igo zuen lehen aldia, eta jaitsieran, Doug Scott eta Chris Bonington arazo handitan sartu ziren arren, bizirik atera ziren barruko sdenari jarraikiz, eta ahalegin ikaragarria eginda. Espedizio horretan, Paul Tut Braithwaite, Nick Estcourt, Clive Rowland eta Mo Anthoine ere bazeuden.

Pakistanen, Gilgit-Baltistan eskualdean dagoen munduko tontorrik gogorrenetako bat da Ogro (Baintha Brakk).

Diogun moduan, mendi horretan bizirik irauteko borroka handi bat gauzatu zen fetxa hartan. Gailurra zapaldu ostean, Doug Scott eta Chris Bonington mendian behera abiatu ziren, baina Scottek erorikoa izan zuen eta bi hankak hautsi zituen. Une horretatik aurrera, kalbarioa hasi zen bi eskalatzaileentzat.

Horrela deskribatu zuen une hori Scott alpinista handiak: «Haize hotza hasi zen gailurra astintzen, joateko ordua zen. Iluntzen ari zen, eta ez genuen lo egiteko sakurik, eta arropa gutxi generaman. Elurrezko ertz batetik jaisten hasi nintzen, arroka bloke baten inguruan zinta bat jarri nuen lehen rappela egin ahal izateko. Presaka, izoztuta eta minduta nengoen. Mugimendu batzuk egin nituen hurrengo pitoia hartzeko. Oso gutxi falta zitzaidan, eta oinak goratu nituen oreka hobeto mantentzeko. Begiratu gabe, dena izoztuta zegoen, eta behar ez nuen tokian jarri nuen oina. Deskuiduan kontrola galdu nuen.

Nire oinak izotzaren gainean irristatu ziren, hormarekin kontaktua galdu zuten eta ni gero eta azkarrago hasi nintzen hegan sokatik zintzilik, bueltaka hasi nintzen, airean biratuz. Mugitu egin nintzen hormaren kontra geratu ahal izateko. Nire begien aurrean dena ziztu bizian pasatzen hasia zen. Ezin gelditu.

Bat-batean, nire zangoek, besoek eta gorputzak arrokaren kontra jo zuten gogor. Betaurrekoak eta pioleta erori zitzaizkidan. Azkenean gelditu egin nintzen, baina hezur guztiak dardarka nituen. Orkatilak apurtuta nituela ohartu nintzen. Geroago, gau hotz-hotz bat pasatu genuen, elkarri oinak igurtziz. Jaisten ari ginela ekaitza heldu zen eta koba batean bi egun izan ginen blokeaturik. Gero berriz ekin genion. Guztira zortzi egun eman genituen salbazioa zegoen tokiraino heltzen.»

Odisea itzela eta luzea izan zen. Geroago, Boningtonek ere bi saihets hautsi zituen eta pneumonia hartu zuen. Gainera, jaitsieraren zati handi bat ekaitz izugarri baten erdian egin zuten. Baina denak kanpaleku nagusira iristeko gai izan ziren, eta han azkenik, laguntza jaso zuten bere lagunengandik.

Dena dela, kontu guztiak ez ziren behar bezala atera, eta berriz arazoak izan zituzten helikopteroarekin eta erreskaterako beharrezkoak ziren garraioekin.

Tortura itzela izan zen igoera eta jaitsiera hura, eta alpinistak inoiz aitortu duen moduan, bizia galtzekotan izan zen une hartan.

Gutxi ausartu dira Ogroren malda pikoetara, bere granitozko dorre bertikaletara gerturatzen. Datu batek adierazten du zer-nolako menditzarra den: 24 urte igaro ziren 1977ko lehen igoeraren eta 2001eko bigarrenaren artean. Ogron, bigarren igoera, Urs Stöckerrek, Iwan Wolfek eta Thomas Huberrek egin zuten, 2001eko uztailaren 21ean, Hego Pilaretik gora.

Eta hirugarren eta azken igoera 2012ko irailaren 7an izan zen, Kyle Dempster eta Hayden Kennedy estatubatuarrei esker. Biek jaso zuten Piolet D 'Or igoera horrengatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Baintha Brakk, lehen aldiz