Annapurna eskurago

Miércoles, 10 de enero 2024, 21:13

Alex Txikon Nepalen ari da jo eta su, neguko espedizio berri baten barruan murgilduta. Azkena, agian. Aurtengo erronka mendirik zailenetako bat izango da: Annapurna (8.091 metro). Alexek eskarmentu handia hartu du neguko kontuetan, eta dagoeneko, 10 urte baino gehiago daramatza sasoi horretako igoeretan zentratuta.

Publicidad

Diogun moduan, oraingoan, Annapurnara joan da. Mendi horretako gailurra duela hiru hamarkada baino gehiago ez du neguan inortxok ere zapaldu. 1987ko otsailaren 3an neguko lehen igoera egin zuten mendizale mitiko bik: Jerzy Kukuczka eta Artur Hajzer poloniarrek. Biek oxigeno gehigarririk erabili gabe eta iparraldetik egin zuten. Itzela!

Alexek ere ederki ezagutzen du mendi hori, 2010eko apirilaren 17an zortzimilako horretako erpina zapaldu baitzuen Eduren Pasabanek antolaturiko espedizio baten barruan.

Iaz, Manaslun izandako arrakasta ondoren, eta aurreko urteetako lana eta esperientzia guztia poltsikoan sartuta, motibazioaren beroak beste amets bat betetzera eramango du.

Abenduko lehen asteetan, alpinista bizkaitarra aritu zen aklimatazioarekin jolasten. Eta orain Annapurnaren maldetan gora dabil, neguko urte-sasioan igo ahal izateko.

Duela aste batzuk bertan egiten ari ziren trekking horretako argazki batzuk bidali zizkidan Alexek, eta parajea, pentsa daitekeenaren kontra erabat elurtuta zegoen. Arraroa da, neguak ere oso lehorrak izaten baitira handik. Haizea izango da arazoa, seguruenik.

Oso motibaturik doa, jakin badaki aklimatazio hori oso ondo etorri zaiola gero menditzar horretan burutu beharreko saio bat egiteko. Eta dagoeneko hainbat kanpamentu jarri ditu, eta aste honetan gailurrerako saioa burutzen ari da.

Publicidad

Alexek plana eta estrategia berritu ditu. Amaitu dira mendiaren oinetara eta kanpamentu nagusira heldu, eta han egunak eta egunak ematea bertako girotze fasea lortu arte. Nekea eta arriskua baino ez dira lortzen modu horretan. Onena da hortik kanpo behar bezalako aklimatazioa lortu, gero median gora eta behera ahalik eta gutxien ibiltzeko, eta esposizioa ahalik eta txikiena izateko.

Kasu honetan, trekking eder bat egin dute, eta bertan saiatu da Alex behar duen egokitzapena lortzen. Annapurnara heltzeko bide klasikoa erabili dute. Martxa horrek Thonrong La lepotik pasatzen da. Lepo horretan 5.400 metro gainditzen dira, eta horixe izan da lehen koxka.

Publicidad

Beste aldetik, horra heldu baino lehen beste aukera bat ere kontuan hartu du alpinista bizkaitarrak. Chulu Far East mendiak 6.045 metro ditu; mendi erraza da igotzeko, teknikaren aldetik material gutxi eskatzen duena. Aukera hori ere kontuan hartu du Alexek, beste koxka bat egiteko aklimatazioan. Haizeak zapuztu zituen bere planak baina saio bikaina izan zen hura. Horrelako saiakerak egin ostean, beharko lukeen aklimatazioaren oinarria barneratuta izan du Alexek.

Lehen fase hori lortuta, Annapurnaren kanpamentu nagusira heldu, eguraldiaren iragarpen onenen zain lotu, eta dena aldeko duenean, saio fanatiko bat egin beharko luke Alexek. Eta horretan dabil buru-belarri. Berak dio espedizio labur bat saiatuko dela egiten, gehienez hilabete batekoa, aurreko espedizioetan egin duen moduan ez duela denbora xahutu nahi bertan. Izan ere, zortzimilako baxua da.

Publicidad

Alex ez doa bakarrik. Betiko legez bere lagunak diren sherpa potente batzuen laguntza izango du: Chhepal, Ang Gyalu, Magkpa, Ming Temba, and Lakpa. Eta berarekin ere Mattia Conte alpinista italiarra batu da. Italiarrak Manaslu, Gasherbrum II eta Broad Peak igo ditu.

Eta diogun moduan goitik ari da une hauetan Alex. Hirugarren kanpamentu muntaturik dute, eta aste honetan izan dezake gailu mitikoa zapaltzeko aukera bikaina.

Gurutzatuko ditugu hatzamarrak!!!!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad