Garai honetan alpinista gutxik arriskatzen dute bizitza Himalaian, bertan dauden hotz ikaragarrietatik ihes eginda. Beste batzuek alde epelagoetara jotzen dute alturako espedizioak egin ahal izateko. Sasoi hau bereziki interesgarria da Hego Ameriketan, han uda hasi baita eta hango baldintza klimatologikoak atseginagoak baitira bertako altuenetan saio ... ederrak burutu ahal izateko.
Publicidad
Hantxe dauden Andeak mendikateko gailur guztien artean batek altxatzen du burua nabarmenki: Aconcagua. Bera da mendirik garaiena, 6.959 metroko altuera du. Argentinako Mendozako probintzian dago, eta dakizuenez, Amerikako gailurra izateaz gain, Asiatik kanpoko mendirik altuena ere bada. Ia 7000 metroko marra horretara heltzen da, hortaz, duen altuera ez da bromatan hartzeko kontua.
Lehen igoera Matthias Zurbriggen mendi-gidari suitzarrak egin zuen 1897ko urtarrilaren 14an. Handik hona makina bat bide zabaldu da bertan, eta horietariko asko erabiltzen dira gailurrera heldu ahal izateko. Bertan ere errekorrak egin dira. Aipagarriena 2014an izan zen, Kilian Jornet kataluniarrak markarik azkarrena ezarri zuenean: igo eta jaitsi 12 ordu eta 49 minututan. Bi hilabete geroxeago, Karl Egloff korrikalariak marka berria lortu zuen, 11 ordu eta 52 minuturekin.
Kontu horiek aparte utzita, mendizale askok jotzen dute hara garai honetan, mendi erraza delakoan. Baina aurten ez, aurten gauzak ez dira hain arruntak. Aurtengo denboraldiak muturreko klima aldaketa ekarri du eta eguraldi-baldintzak ez du meniarik ematen. Horren ondorioz, bertako egoera oso konplexu bilakatu da, eta hainbat erreskate burutu behar izan dira.
Betiko legez, parametro ezberdinak bildu dira aurtengo sasoian. Muturreko klima bat, hau da, igotzeko saiakerak ahalbidetzen dituzten eguraldi oneko tarteak oso urriak dira, eta horrekin batera, betiko masifikazioa, gailurra zapaltzeko asmoa duten mendizale metaketa (datuek diote 500 pertsona baino gehiago daudela han).
Publicidad
Hala, alpinista askok ez dute astirik hartzen behar bezala igo ahal izateko, eta beharrezkoak ez diren arriskuak hartzen dituzte, bertako parkeko zerbitzuen gomendioak errespetatu gabe. Eta ondoren, istripuak gertatzen dira, askok saiakera eroak egiten dituztelako baldintza txarretan (haize bortitzak omen dira aste hauetan), bertan daudenen jarraibideak kontuan hartu gabe. Aurten ere, eta arraroa dirudien arren, hildakoak ere gertatu omen dira.
Bai, altueran ematen dena haizea izaten da areriorik gogorrena. Alex Txikonek ere arazo bera dauka Himalaian. Punta hartan haizeak 150 kilometro orduko hartzen du, eta Aconcaguan 80 ingurukoak ere ematen dira. Hortaz, kontuz ibili behar da, horrek tenperatura oso baxuak ekarriko baititu: -40°. Hotz horrek ere beste arazo bat ekarri du: ur falta nabarmena. Hori dela eta, mendizaleek izotza eta elurra urtu behar dute, eta bertako agentzietako hornitzaileek krisiari aurre egiteko ura helikopteroz eramatera behartuta izan dira.
Publicidad
Zoritxarrez egun bakan batzuetan igo ahal izan dira mendizaleak Ameriketako gailurrera, gaur egun dena kontra baitago. Eguraldi oneko leihorik gabe, mendizaleek erronka gogor bati egin behar diote aurre, Aconcaguak bere alderik izugarriena erakusten duen bitartean, eta muturreko baldintza klimatiko horien pean.
Klima larrialdia ere Aconcaguaraino heldu da, eta seguruenik bertan geldituko da, agian betiko, toki askotan gertatzen ari den bezala.
Muturreko baldintzak, orohar, mundu mailan ematen ari dira, eta mendia ez da salbuespena izango.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.