José Carlos Tamayo, K2ko gailurrean, 1994ko uztailaren 30ean. J. C. TAMAYO

1994 urte mitikoa

Domingo, 4 de agosto 2024, 01:05

1994. Urte mitikoa euskal mendizaletasunean. K2 edo Chogori. Mendi itzela, handienetan zailenetako bat, muturreko ahalegina eskatzen duena, arriskuz beteriko gailur urruna.

Publicidad

1986an, Abrego eta Casimiro izan ziren lehen euskaldunak K2ko gailurrean. Harrezkero, makina bat saiatze izan ziren. Adibidez, 1987an, Juanjo San Sebastianek, Martin Zabaletak eta Ramon Portillak igoera eder bat egin zuten, baina ez ziren azken punturaino heldu.

Aipaturiko urte horretan baina, 94ko udaren hasieran, makina bat euskaldun bildu ziren menditzarraren oinetan, bere erpineraino igotzeko xedez. Hiru taldek bildu ziren guztira: iparraldetik, Juanjo San Sebastian, Iñaki Otxoa de Olza, Jose Carlos Tamayo eta Atxo Apellaniz ari ziren TVEko Al filo de los imposible saioko espedizio baten barruan. Tamayo bera izan zen espedizio-burua, eta berak esan didanez, hainbat harreman egin behar izan zituen saio berean eta toki beretik igo nahi zuten amerikar eta italiarrekin. «Probetxuzko akordioak lortu genituen soka tinkoak erabili ahal izateko, eta janaria lortzeko, gutxi eraman baikenuen. Tartean, Nives Meroi eta Romano Benet bikotea zegoen. Saio onak egin zituzten, baina ez zuten gailurra lortu».

Beste aldean, hegoaldetik, Iñurrategi anaiak, Juanito Oiarzabal eta Kike de Pablo mendizaleek jarrita zeukaten kanpamentu nagusia. Eta beren ondoan, Josu Bereziartua eta Juan Tomas ere bazeuden, Abruzzo bideari ekiteko prest.

Alpinista guztiak jo eta su aritu ziren malda pikoetan gora, harik eta San Joan egunean, Juanito Oiarzabalek eta bere lagunek K2ko gailurra zapaldu zuten arte.

Baina iparraldetik ari zen benetako borroka gauzatzen. Eta letra hauek idazten ari naizen egun honetan, uztailaren 30ean, Jose Carlos Tamayok eta Sebastian de la Cruzek tontorrerainoko saio eder eta arina burutu zuten: hamaika ordu gorakoan, eta beste bost jaisteko. Inoizkorik arinena. 30 urte pasa dira igoaldi xelebre hartatik gaurko egunetara arte.

Publicidad

«Ez naiz gogoratzen zein ordutan atera ginen, gaua zen, bai. Ni aurreko egunean, azken kanpamentutik ateratzeko lehen metroak nolakoak ziren begiratzera joan nintzen, sokak tinkatzeko. Lehen metro haiek arrokan egiten ziren, eta gero rappel bat egin behar zen elurrezko maldara jaisteko. Elurra zapaldu genuenean, arnesak eta behar ez genuen guztia bertan utzi genituen, eta aldapari ekin genion. Gorakoan, izotz tarte nahiko bertikala topatu genuen. Soka txiki bat generaman, eta pentsatu nuen: buah, ea zelan jaisten garen hemendik gero! Zorionez, beste korridore zabalgo bat topatu genuen beherako bidean, eta lasaiago jaitsi ginen.»

Azken metroak gaindituta, Tamayok kanpamentu nagusira deitu zuen gailurrean zeudela

esateko. Bere ahotsean ez zen inolako nekerik sumatzen. Etxean balego bezala hitz egiten zuen. Behean, poztasunak eztanda egin zuen. Sebastian de la Cruzek txirula atera, eta bertan jo zuen musika fin bat. Irudi harrigarria izan zen.

Publicidad

«Gailurrean zer sentitu nuen? Bada, betikoa, nekea. Zorionez argi-ordu dezente genituen aurretik jaitsiera on bat burutu ahal izateko. Azken kanpamentuan (arranoen habia) egin genuen lo, eta hurrengo egunean lehen kanpamenturaino jaitsi ginen. Hor berriz, lo, eta hurrengo egunean, kanpamentu nagusirainoko tartea egin genuen. Zati horretan Juanjo eta Atxorekin elkartu ginen. Gorantza zihoazen».

Baina dena ez zen pozgarria izan. Iñaki Otxoa de Olzak, soka bat apurtutakoan, zauri larriak izan zituen eta ebakuatu behar izan zuten handik. Eta egun batzuk geroago, Juanjo Sansebastianekin gailurra egin ondoren, Atxo Apellaniz, jaitsiera agoniko baten ostean, K2ko iparraldeko IV. kanpamentuan hil zen.

Publicidad

Baina esaten den bezala, hori beste istorio bat da, eta gaur, egun hau ospatu nahi dugu: uztailaren 30a. Jose Carlos Tamayok hainbat anekdota kontatu dizkit. «Garai haietan eskalatu egiten genuen. Hau da, mendia prestatu egiten genuen eskalatuz, eta gero igotzen ginen gailurrera, ahal izanez gero, noski! Egunotan, Benjamin Védrines alpinista frantziarrak K2 igo du 11 ordutan. Guk denbora hori behar izan genuen gailurrerako egunean. Jakina, erakustaldi fisiko itzela da lagun horrek egin duena, eta bai, mendia igo du, baina ez du mendia eskalatu.»

Eta gailurrean, zer? galdetu diot. «Gailurrean, hiru alpinista ukrainarren bandera bat topatu genuen. Beste urte batean, K2ko memorial horretara bisita egin nuen eta hantxe topatu nituen bere izenak, jaitsieran hirurak hil ziren. Beste garai batzuk ziren, mendia ez zen domestikatzen eta erasotzen».

Publicidad

Eta egun hau ospatu duzue? Baiiii, Sebitas, Juanjo eta hirurok bideo-konferentzia bat egin dugu garai haiek gogoratzeko eta txanpan botila bat ere zabaldu dugu behar bezala ospatzeko. Sebastian Alvarori ere deitu diogu, baina Pakistanen dago».

Data bereziak dira egun hauetan batu direnak. Uztailaren 30ean, Tamayok zapaldu zuen K2 gailurra, orain dela 30 urte. Uztailaren 31n, lehen igoeraren 70 urteak bete dira. Izan ere, 1954an, Lino Lacedelli eta Achille Compagnoni italiarrek munduko bigarren mendirik altuenaren lehen igoera burutu zuten. Egunotan gainera, efemeridearen 70. urteurrena ospatzeko, Italiako Klub Alpetarrak (CAI) espedizio bat antolatu du, emakume alpinistekin, lau alpinista italiarrak eta beste lau pakistandarrak.

Noticia Patrocinada

Eta azken data. Abuztuaren 4an, Juanjo San Sebastian eta Atxo Apellaniz tontorrera heldu ziren. Egun berean, lehenaren semea jaio zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad