Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión

Mendi Film jaialdian abentura guztiak

Jueves, 2 de diciembre 2021, 16:33

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak abenduaren 3tik 12ra luzatuko du bere 14. edizioa. Betiko legez, aste bete pasatxoan, mendizaleok eta abenturazaleok pantailaren aurrean bilduko gara, begiak zabalik, aho bete hotz, bertan agertzen diren irudi paregabeei itsatsita bezala. Egunotan mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura ... izango dira pantailaratuko diren film guztien gaiak. Batzuk besteak baino zirraragarriagoak, batzuk besteak baino filosofikoagoak, batzuk besteak baino motibagarriagoak.

Publicidad

Aurten, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak makina bat herrialdetatik etorri diren 52 film eskainiko ditu data horietan (guztira 192 film aurkeztu dira jaialdian). Espainia eta Frantzia dira film piloa bidali duten herrialdeak, eta horiez gain, aipatu behar da 11 euskal ekoizpen ere badaudela. Eta azken horiek nabarmentzearren bertan agertzen diren zuzendari batzuk aipatuko ditugu, tartean, Jon Goikoetxea Lopez de Alda & Iker Larrañaga Peral, Mikel Sarasola, Luis Arrieta Etxeberria, edota Alex Txikon. Horien filmak ikusteko abagunea egongo da. Aurrekoen pare kanpotarren izanenak ere azpimarratu behar dira, izan ere, mendi zinemagintzako zuzendari entzutetsuak ageriko dira Bilbotik, hala nola, Pavol Barabás, Alastair Lee, Eric Crosland, Peter Mortimer, Zach Barr eta Keith Partridge, esaterako. Horiekin batera etorriko dira Mendi Film jaialdiko sariren bat irabazi dutenak: Paul Diffley, Eliza Kubarska, Jim Aikman, Mathieu Le Lay, Flo Gassner, eta Paul Schweller.

Hortaz egun hauetan, abenduaren 3tik 12ra mendiko zinemagintza onenarekin gozatzeko aukera egongo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiarekin. Filmak ohiko tokietan pantailaratuko dira, hala nola, Sala BBK, Euskalduna Jauregia eta Golem zinemak.

Film asko nabarmendu beharko genituzke, baina inaugurazioaren egunekoa erabateko primizia eta berezia da bere neurri osoan: MENDIAK-1976, Luis Arrieta Etxeberria zuzendariarena. Filmak euskal mendizale talde batek bizi izandako bidaia bat, abentura bat kontatzen du. «1976an, Iruñeko gazte talde batek historia egin zuen Shakhaur (7.116 m) gailurrera iritsi zenean, Afganistanen. Lehenengo euskal zazpimilakoa izan zen. Baina gailurreko lorpenaren alaitasuna tristura bihurtu zen berehala, jaitsieran istripu bat gertatu baitzen: espediziokideetako bat hil egin zen eta beste bat larriki zauritu. Poloniako espedizio baten laguntzari esker, bigarrena bizirik salbatzea lortu zuten, eta gaurdaino iraun duen nafarren eta poloniarren arteko adiskidetasuna piztu zen». Emozioz betetako saioa izango da, 45 urte beranduago agertokian bilduko baitira 1976ko Shakhaur espedizioan elkarren ondoan ibili ziren nafarrak eta poloniarrak.

Mendi Biluzia, Alex Txikonek Nanga Parbat mendian egindako neguko lehen igoera kontatzen duen euzkarazko lana ikusteko aukera ere egongo da. Bere irudietan agertuko dira Simone Moro eta Tamara Lungerren parataidetza, Daniele Nardi, Ali Sadpara mitikoa,… bai eta bertan jazotako eta bizi izandako sufrimenduak, pozak, eztabaidak, haserrealdiak, zalantzak eta irriak ere.

Publicidad

Mendizale bizkaitarrak konfinamenduan landu zuen filma bere ahotsean kontatuko zaigu, bere sentimenduak agertuko dira, bere minak, bere hausnarketak, eta batez ere , neguko isiltasuna, edertasuna eta gogortasuna biziko ditugu.

Aurretik, mendiak dituen irudizko altxorrez gozatzeko aukera paregabea dugu egunotan BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiari esker.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad