El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero

Publicidad

Manasluk ia 5000 metrotan dauka bere kanpamentu nagusia. Katmandutik harainoko bidea ederra da, inoiz egin dudan ederrenetako bat. Lehen tartea, Nepaleko hiriburutik atera eta Arughat herri handia atzean utzita, Soti Kohla herrian amaitzen zen duela urte batzuk, baina bertako gobernua herri osoan bideak zabaltzen ari ... da, urruneko komunitateek mugikortasun errazagoa izan dezaten, arazo bat izanez gero, zerbitzu guztiak dituen herri handiago baterainoko komunikazioa arinagoa izan dadin. Horren ondorioz, paraje ederrak suntsitzen ari dira egunero dinamitarekin detonazioak egiten. Eta argi dago, tokiak lehen zeukan xarma galdu egin du erabat.

Alex eta konpainia Machhakhola herriraino heldu dira aurten garraiobide baten laguntzarekin, lehen oinez egiten zen etapa bat aurreztuz. Hortik hasi da taldea ibiltzen, esaten dudan moduan detonazioen artean. Orain, Tatopani, Yuru Khola, Jagat eta Philim pasatu dituzte. Bidean dute Bihi eta Namrung. Eta horien ostean Ligaon, Lhogaon, eta azkenik, Samagaon. Herri hori da azkena. Simone Morok azken bi etapak batean biltzeko indarra batu du eta deskantsua hartuko du Samagaonen, hortik kanpamentu nagusiraino bidea oso aldapatsua eta gogorra izango da eta.

Hortaz, trekkingaren azken etapatan dago sartuta Txikonen taldea (berak esanda, eta lerro hauek idazten ditudan bitartean, bihar, hilak 10, Samagaonen izango dira). Handik bidaltzen dituzten argazkietan eguzkia eta giro oso ona ikusten dira, eta esan didatenaren arabera ez omen dago hotz handirik. Oraindik.

Baina bai, laster hiru mila metrotara helduko dira eta horko klimatologia bestelakoa izango da. Samagaon herria ia hutsik gelditu ohi da neguak bere demonio guztiak askatzen dituenean. Bertako biztanleak behera jaisten dira, bailara baxuetara edota Katmandura, alturako neguak oso gogorrak eta hotzak izaten baitira. Bertako animaliak, yak handiak, gelditzen dira, horretarako prestaturik baitaude. Baina pertsonek asko sufritzen dute etengabeko hotza, eta batzuek ospa egiten dute.

Publicidad

Hor, seguruenik, egun bat eman ostean, zama eramaileak kontratatuko dituzte kanpamentu nagusiraino traste guztiak igo ahal izateko. Diodan bezala, puntu horretainoko bidea oso aldapatsua da, eta gogorragoa kiloak bizkarreraturik bazoaz. Gainera baliteke elurra topatzea eta palarekin lan handia egin beharko dute kanpamentua behar bezala jartzeko eta apaintzeko: sukaldea, komuna, egoteko denda handia eta eskalatzaileen dendak muntatu beharko dituzte, eta ondo gainera, Manaslu mendiak elurtza handiak jasaten baititu neguan, batzuk sinestezinak. Simone Moro bizpahirutan izan da mendi horretan eta urte batean sei metroko geruza bota zuen. Halakorik!

Hori guztia egin ostean, mendi handiaren begiradapean jarriko dira, eta Puja zeremonia burututakoan, eskaladarekin hasi beharko dute, aklimatazioa ahalik eta ondoen egiteko, eta gorputza altuerara girotzeko.

Publicidad

Beste guztia bertako jainkoen esku egongo da. Urrikalduko ahal dira!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad