Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Eginda dago. Zein izango da hurrengoa? Orain arte mendiak igotzen ziren plazeragatik, denborarekin inolako borrokarik egin gabe. Eta berdin 8000 metroko mendietan. Bidaia probesturik, eta indarrez fuerte egonez gero, alpinista batzuek zerrendako bi edo hiru igotzen saiatzeko ahalegina egiten zuten. Baina urteak pasatu behar ziren ... 14ko zerrenda hura erdiesteko.
Bada, inposible ikusten zena Nirmal Purjak lortu du Project Possible 14/7 ekimenaren bidez. 14 handiak igo ditu urte betean. Are gehiago, sei hilabete eta sei egunetan. Ez dut ukatuko; ni ezkorren arten nengoen. Oso zaila da dena ondo ateratzea, mila osagai eta baldintza eman behar dira batera, dena suabe-suabe joan dadin: gaixorik jarri ahal zara, istripu bat eduki ahal duzu, klimatologia oso txarra eduki ahal duzu aste batzuetarako, izozketa arinak,… eta abar. Bada, superman horrek ez du inolako oztoporik izan bere ametsa lortzeko. Jainko guztiak bere ondoan egon dira gora bultzaka.
Baina batzuentzat balentria izan denaren atzean, badaude kontu ez hain interesgarri batzuk. Argi dago estrategia efektiboa, eta antolakuntza eta logistika ikaragarria burutu dituela modu bikainean, eta gainera, kontuan hartu behar dugu bere fisikoa bestelakoa dela, indartsua da oso, eta erraz girotzen da oxigeno falta handia dagoen mendietara. Hitz batean, makina bat da alpinista, baina….
Alpiniston artean aldeko eta kontrako iritziak sortu dira, batzuk miraz daude (Kilian Jornet, Esteban Topo Mena, Mingma Sherpa, Adrian Ballinger, Clint Helander, Freddie Wilkinson, Jimmy Chin edo Jeff Mercier), eta beste batzuk interesik gabe begiratzen diote, izan ere, helikopteroak modu abusiboan erabili ditu alde batetik bestera joateko, eta horretaz gain, sherpa koadrila super-indartsu eta handiaren konpainia izan du igoera guztietan; eta azkenik, nahi beste oxigeno erabili du eskaladan. Hortaz gain, zenbat diru xahutu du urte honetan? Diruak dena egiten baitu posible.
Denak balio du? Eta hurrengoak deliberatzen badu azken kanpamentura arte helikopteroz igo daitekeela, eta mendi guztiak hiru hilabeteetan egiten baditu, bakarrik azken metroak igota? Zer esango dugu? Nork bere lelokeriak egiten ditu.
Reinhold Messner handiak dio Nirmal Purjak oinarri bat jarri duela, estiloa hobetu nahi duenarentzat, behintzat etikari begiratuta: «orain, ea norbait horren arina den oxigeno botilarik gabe» dio Messnerrek.
Behin proiektu hori amaituta, Nepalen heroi gisan hartu dute, sinbolo berritzat, Dena da posiblea lemaren kapitaintzat. Hori oso ona da sherpentzat eta herri txiki horrentzat ere. Eta bai, hein batean benetako heroia izan da, eta ez horrenbeste mendiko turista horiek, heroi faltsuak direnak, lorpen errazak eta errekor absurduak egin nahi dituztenak komunitatearen atentzioa berenganatzeko. Izan ere, gutxi izango dira Nirmal Purjak egindakoa berriz imita dezaketenak. Orain, Sergi Mingote daukagu hedabideetan. 8000 metroko guztiak eskalatu nahi ditu 1.000 egunetan. Arina da, oso indartsua, eta badaki zer den alturan aritzea dena ematen, jo eta su.
Himalaia handiegia da oraindik, eta gauza piloa bat dago egiteke. Antzinako bide zaharrak errepikatzearekin ( batzuk behin bakarrik egin dira) bizitza oso bat emango genuke.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.