Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Izenak berak dena adierazten du. Everest inguruan eta ia Himalaia osoan egiten zen behinolako alpinismoa eta himalayismoa ameskeria edota irudikeria da gaur egun. Orain, luxua ailegatu da kanpamentuetara, muturrekoa, zure etxean eduki dezakezuna baino handiagoa, kasik.
Argi dago, ordaintzeko dirua baduzu, zergatik ez? Horixe da zerbitzu hori eskaintzen dutenen buruan darabilten printzipioa: mendiaren bidez aberastu.
Alturako turistak gero eta gehiago dira, eta mendi bat igotzeko (kosta lain kosta) poltsikoa diruz beteta ekartzen dute. Turistei turismoa agresibo eta deigarrienarekin erantzun diete, eta horrela munduko espediziorik erosoena izango da, eta kantitate lotsagarriak ordaindu dituztenei ez zaie ezer ere faltako. Agentzia horrek sekulako inbertsioa egin du bertako kanpamenturik garestiena edukitzeko, eta antza, lortu du.
Hala, alturako turista bakoitzak bere denda izango du, ia lau metroko bolumena duena, globo baten moduan dago eraikita. Sartzean, atari moduko bat dauka elurrez betetako botak hor uzteko eta etxeko zapatillak ipintzeko. Barrualdea ikusgarria (eta lotsagarria) da, besaulki bat dauka, alfonbrek eta moketek zorua estaltzen dute, eta ohea, burdinazko egituretan da egina, lurretik separaturik, hotza sentitu ez dezan. Noski, kalefaktaturik dauka barruko giro osoa. Bere gelak gainera sekulako leiho bat dauka integraturik, bere besaulkian garagardo bat edaten duen bitartean kanpoaldeaz goza dezan, bertako hotza zer den jakin ez dezan.
Horrelakoa da turista bakoitzaren 'etxetxoa'. Baina horretaz gain, turista guztiak batzen dituen gela handiago bat ere muntatu dute, norberaren formarekin baino askoz ere handiagoa dena. Hor barruan besaulkiak, telebista, ping-pong mahai bat, nahi beste wifi, kafe espresso gozoak atoan egingo dituen makina bat dauzka, eta leiho handi bat ere kanpoko eguraldia ikusteko.
Luxua Everestera heldu da inolako eskrupulurik gabe, inolako mugarik gabe. Kanpamendutik gora sherpa ejertzito batek lagunduko die turista horiei nahi duten beste oxigenoarekin Chomolungma sakratuaren bizarretara heltzeko. Denak pozik, dirua gastatu dutenak eta diru hori hartu dutenak.
Gero horiek guztiek betikoa esango dute: Chomolungma bentzutu dugu.
Baina ez dute mendizaletasunaz, eta bere historiaz eta etikaz ezer ere jakingo. Inoiz ez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.