Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Aurrekoan Ama Dablam mendia jarri genuen jomugan. Eta oraindik segituko du inguru horretan, izan ere, udazken honetako protagonista bilakatu da berriz, bertan egin diren hainbat igoerarengatik.
Dakizuenez, mendi hori udazken berantiarraren helburu bilakatzen da eskarmentu gutxi duten alpinista askorentzat. Behin kanpamentu nagusian, malda pikoetan abiatuko ... den sasi-mendizale askorentzat praktika eremu bat jartzen dute erabili beharreko materialarekin ohitu daitezen. Horietariko askok tontor txikia zapalduko dute eta handik ikusten den paisaiaz gozatu ahalko dute. Zorteko dirudunak!!
Baina ohiko bidean bestelako igoerak ere ematen dira. Italiako espediziokide batzuek Tengkangpoche mendian egindako eskaladaren ostean, oraindik mendiarekiko egarria sentitu zuten eta Ama Dablamera joan ziren. Bertan agentzia batek zeukan azpiegitura probestu zuten eta altuerarako girotze ederra zeukatenez, igoera express bat egiteko tentazioa izan zuten. Pentsatu eta egin. Hala, François Cazzanelli alpinistak 5 ordu eta 32 minututan igo zen mendira. Normalean bizpahiru egun behar dira lasai antzean gailur hori zapaltzeko, baina makina hori bazkal osteko kafea hartzeko orduan zegoen berriz kanpamentu nagusian.
Egia da ibilbide osoan urratsa zabalik zegoela, eginda zegoela, eta soka guztiak ondo jarrita izan zituela, baina halarik ere, egurra eman behar zaio birikietako hauspoari ordutegi hori lortzeko. Basapiztia halakoa!
Mutil hori gaueko hiruretan irten zen K.N.-tik, aurretik zituen 2000 metro pasatxo hankekin jateko. Erabilitako ordu bakoitzean kanpamentu bakoitzetik iragan zen, hots, hiru ordutan hirugarren eta azken kanpamentutik pasatu zen. Falta den denboran gailurreraino heldu zen. Txapela kentzeko moduko igoera arina, bai alajaina!
Seguruenik ez da mendi hori ordu gutxitan igoko den azken aldia. Errekorrak apurtzeko joera Himalaiako mendietara heldu da betirako lotzeko, eta urratzaile asko daude munduan irrikan, marka berri bat noiz lortuko. Ikusiko dugu.
Alpinismoaren diziplinak isla ere izan du mendi horretan aspaldiko partez, eta Zdenek Hák eta Kuba Kácha alpinista bikoteak linea berri bat (bariante berria?) zabaldu dute oso ikusgarri eta bertikala den mendebaldeko amildegitik. Txekiarrek gailurrera heldu ziren lehenago bide normaletik, aklimatazioa eskuratu ahal izateko, eta atseden-egun batzuen buruan eskaladari ekin zioten. Hiru egunetan eta bibak birekin lortu zuten ametsa.
Bide berriak bestelako lineak zapaltzen ditu tarte batzuetan, baina dena dela eskalada ederra burutu zuten biek.
Gero eta gehiagotan ikusiko ditugu altuera txikiko mendietan hori bezalako zabaltzeak.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.