![Neguan negukoa](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202201/13/media/cortadas/ManaslubcRinzeeJ6-RTiBKQ8VLrS3nJmYueDYaPN-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Neguan negukoa](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202201/13/media/cortadas/ManaslubcRinzeeJ6-RTiBKQ8VLrS3nJmYueDYaPN-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Neguak bere giroa zabaldu du Himalaian, eta elurrez eta eguraldi txarrez bete ere bai. Aurtengo neguan, anbizio handiko espediziorik interesgarriena Nanga Parbaten garatzen ari da. Hervé Barmasse eta David Göttler eskalatzaileak dira protagonistak Rupal aldean, tokirik ikaragarrienean. Hortik Steve House eta Vince Anderson pasatu ziren duela urte batzuk estilo garbian, eta urrezko pioleta hartu zuten egindako eskaladarengatik. Bikote berriak bestelako balentria egin nahi du bertan.
Oraingo espedizioak ez ditu kanpamentuak jarriko, eta soka finkorik eta oxigenorik ere ez du erabiliko. Materialean ere urri joango dira, soka batekin, eta 15 kiloko motxila batekin nahikoa izango da gailurrerako saioan murgiltzeko. Klimatologiak aginduko du, eta horretarako egun ederrak beharko ditu bikoteak, bestela izan ditzakeen aukerak oso eskasak izango dira, baina haiek esaten duten bezala, «gauzak egiteko aukeratu dugun forma da interesatzen zaiguna eta ez hainbeste lortu nahi dugun tontorra».
Bitartean, Kudrat Ali kanpamentu nagusian izango da antolakuntzaz arduratzen, eta Mike Arnold alpinistaren laguntza ere izango dute, baina azken horrek ez du puntarainoko saiorik egingo.
Bitartean, neguaren infernua Manaslura ere iritsi da. Azken egunotan sekulako elurtzak izan dira bertan, eta bizitoki diren dendak erabat estalita izan dira. Bertaratu direnek txandak egin behar izan dituzte bideak eta etxetxoak behar bezala, garbi, mantendu ahal izateko. Baina azken albisteek diotenaren arabera, Alex Txikonek eta bere lagunek ospa egin behar izan dute kanpamentu nagusitik, maila handiko arriskua baitzegoen. Izan ere, egun batzuk geroago elur-jausi handi batek bertaraino heldu da, eta hainbat denda apurtu ere egin ditu. Egoera larria izan da.
Egun hauetan, Alex eta Simone Moro Katmanduraino jaitsi dira material berria, keroseno gehiago eta bestelako kontuak biltzeko eta berrantolatzeko. Eguzkia berriz agertu da inguruan, baina handik heltzen diren irudiak ikusgarriak dira, metaturiko elur geruza itzela baita.
Datozen egunotan itzuliko dira guztiak, aurretik egun dezente baitute oraindik mendiaren azken erpinera igotzen saiatzeko.
Himalaian ere beste bi neguko proiektu omen dira bidean, bat Cho-Oyun egingo da, eta bestea K2 mendian, baina oraindik dena hasteke dago, eta informazio askorik ez dago.
Negua eta urtea hasi berriak dira oraingoz, eta aurretik intentsitatez beteriko egunak izango ditugu Himalaian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.