Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Urtarrilaren azken egunetan (20an) Cho Oyu mendian egin beharreko neguko espedizioaren irteerarako data dela aitortu du Gelje Sherpa antolatzaileak. Egun hartatik ona ez dago albisterik. Agian burutzen ari zen crowdfunding proiektua ez da aurrera atera, eta ez da behar duten beste diru erdietsi espedizio ... garestia burutzeko. Ez dakigu.
Gogoratzen duzuenez, Gelje Sherpak linea berri bat zabaldu nahi zuen mendi horretan, Txinako gobernuaren menean ez egoteko. Modu horretan, Nepal herriak banatu ahal izango ditu bertaratzeko eta igotzeko baimenak Tibetetik iragan gabe.
Kontua da mendi erraldoiaren alde hori oso malkartsua eta bertikala dela, eta aurrez aurre egonda, nekez soma daiteke toki erraz bat bide berri bat zabaldu ahal izateko, arrisku larrietatik kanpo, eta zailtasun handirik gabe. Duela egun batzuk helikopteroz hurbildu ziren hormara ea bertikaltasun gigante horretan zirrikituren bat topatzen zuten, baina irudiek hotzikarak sortzen zituzten, bertako maldetako kaosa ikusita.
Lan gogorra izango da, desafio itzela, izan ere, bide hori erabili beharko lituzkete espedizio komertzial guztiek, eta denok dakigu tipo horretako espedizioetan eskarmentu gutxiko mendizale edota alturako turistak apuntatzen direla. Hortaz arriskua, bikoitza izango da.
Egia da Gelje Sherpak puntako lagun gogor eta indartsuak izango dituela ondoan, hala nola, Lakpa Dendi Sherpa, Gesman Tamang edo Tashi Sherpa. Talde potente horretan hamalau lagun bilduko dira, guztiak sherpak eta altueran esperientzia handiarekin, hortaz, posibilitate guztiak zabalik daude, benetan kontu zaila den arren. Baina, sherpek, askotan, ezinezkoa zirudirena errealitate bilakatu dute, orduan…..itxaron beharko dugu.
Dakiguna da sukaldeko kontuak, staff, oxigeno botilak, eta bide berria ekipatzeko behar diren sokak eta bestelako hornidurak kanpamentu nagusirako bidean daudela.
Hortaz, espedizioa hasita dago. Eta ez dakigu gailurra heltzeko benetako posibilitaterik ote dagoen, baina erne egon beharko gara, urte honetako igoaldirik xelebreena izan baitaiteke.
Beste aldetik, batzuk hasten diren bitartean, beste batzuk amore ematen ari dira. Herve Barmasse eta David Göttler Nanga Parbat mendian burutzen ari ziren saioa bertan behera utzi dute.
Estilo arinean, biok biotara, eta aurretiaz ezer ekipatu gabe ibili da bikote hori 6000 metroraino. Orain, tamalez, eguraldi txarreko makina bat egun datoz, ia hilabete osoan, eta itxaron egon beharrean etxerako buelta egingo dute oso lasai, beraientzat alpinismoa abentura eta esplorazioa baita, eta aurretik alpinismorako tarte asko dute bi horiek. Seguruenik berriz ikusiko ditugu Himalaia handian proiektu interesgarri batekin.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.