Juanra Madariaga
Lunes, 19 de abril 2021, 15:56
Himalayismoan gertatzen ari diren aldaketak izugarriak dira urterik urtera. Aspaldian, mendizaleak kanpamentu nagusiaren oinetan biltzen ziren, eta zeukaten determinazio izugarriarekin, mendiak ezarritako baldintza guztiekin borrokan aritzen ziren, harik eta indarrez ahuldurik eta flakaturik amaitzen zuten arte. Batzuetan sherpen laguntzarekin egiten zituzten lanak, altuerarako garraioak, kanpamentuak ... hornitu eta abar. Alpinistek erabakitzen zuten nortzuk gora edo nortzuk lanean aritu, nortzuk zeukaten gailurrerako posibilitatea. Eurek lotzen zituzten segurtasunerako soka guztiak, eta bidea zabaldu egiten zuten baldintza klimatologiko guztiei aurre eginez.
Publicidad
Behinola, gailurra inkognita bat zen, ez zenekien helduko ote zinen. Seguruenik, eta probableena, gailurra ez zapaltzea gerta zitekeen, baina batzuetan planeta guztiak lerrokatzen ziren eta tontorra zapaltzeko zoria izaten zenuen. Aleluia! Gozatzen zenituen gailu hura eta zuk zeuk egindako lana.
Baina gaur egun, alpinista horiek desagertu dira. Gaur egun oso zaila gertatzen da zortzi mila metroko mendi batera igotzea sherpen baldintzak onartu gabe, behintzat bide normaletik joanez gero. Hortik kanpo nahi duzuna, baina ohiko bidetik joanez gero sherpek markatzen dute erritmoa, horiek soka jarriko dituzte bezero guztientzat, gailurreraino bertaraino.
Eta orain, gainera, arazo guztiak desagertu dira. Orain lasai egon zaitezke, helikopteroak etorriko dira, eta goiko kanpamentuetan gas botilak, soka gehiago, janaria edota dendak utziko dituzte, tontorrerako igoera bermatzeko, nola edo hala.
Horixe gertatu da Annapurnan duela egun batzuk. Mendizale kantitate ikaragarri handiak zapaldu du gailur hori, ia 70 pertsona, ia guztiak oxigenoarekin, eta tartean sherpa batailoi bat. Kontua da, azken kanpamentuan fijatzeko sokak eta bestelako hornidurak falta zirela, eta egoera latz hori konpontzeko, helikoptero bat etorri zen 7.300 metroan zegoen 4. kanpamenduraino, eta behar zen guztia bertan laga zuen. Hurrengo egunean, gailurrean guztiak txapeldunak, guztiak pozik, mendizaletasunaren etika erabat zauriturik gertatu bada ere.
Publicidad
Eta kontua ez da hor amaitzen, Taiwaneko Lu Chung-Han mendizaleak helikopteroaren ebakuazioa eskatu zuen handik goitik. Eta pentsatuko dugu: izozketak, arazoak altuerarekin? Ez, arin jaitsi nahi zuen Katmandura hobeto deskantsatzeko eta errekuperatzeko, gero Dhaulagirira joan nahi du eta. «Zertarako mendi osoa jaitsi gailurrera heldu banaiz eta orain heroi gisan tratatzen banaute», pentsatuko du altuerako turista horrek.
Laster helikopteroek ia goraino eramanago dituzte turista horiek, gailurra zapalduko dute, eta berriz jaitsaraziko ditu salbaziora berriz eramateko.
Helikopteroak alpinismoa hilko du Himalaian.
https://abenteuer-berg.de/en/
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.