Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Juanra madariaga
Martes, 13 de abril 2021, 14:51
Udaberrian eta udazkenean espedizio andana abiatzen dira Nepalera. Gailurretan (edota hurbil) ibili eta gero, mendizale eta turista horiek guztiak eta laguntza eskaini dieten sherpa taldeak etxeratzen dira, mendia bakarrago utziz. Bakarrago eta zikinago.
Horrexegatik aspalditik garbiketa-espedizioak egiten dira, besteek altueretan eta kanpamentu nagusietan lagatako ... hondakinak berreskuratzeko, eta ingurua garbiago uzteko.
Azken garbiketa joan den urteko irailean izan zen, eta espedizio berezi horien antolatzaileek adierazi duten bezala, Everest, Lhotse eta Makalu inguruetatik bi tona zabor mendiari kentzea lortu dute. Garbiketa kanpaina (8x8000 izeneko proiektua) harago doa, eta zenbait urtetan Nepaleko zortzimilako guztietan presente dagoen zikinkeria guztia kentzea du helburu.
Lehen saioa 2019an burutu zen handienean, Everest mendian, eta han antzeko tonajea jaso zen. Ohi den bezala, ohiko txerrikeria sokak, gas bonbonak, denda zaharrak, oxigeno botilak, eta bestelako zaborrak osatzen zuten, eta hori guztia modu egokian prozesatua izan zen.
Eta diogun bezala, joan den irailean antzeko kantitatea berreskuratu zen paraje haietatik. Gainera, pandemia garaia zenez, ez zen inongo turistarik eta espediziorik ibili, eta horrek sekulako galera ekarri zien bertako haranetako sherpei. Hortaz, garbiketa-espedizio horrek hango langileak kontratatu zituen, bilaketa, bilketa eta paketatze lanak egin ahal izateko, eta horrek arindu zuen hein batean euren krisialdi larria.
Baina argi dago garbiketa xehea egin arren, gure gailur aratzetan betirako izango dela kutsadura, gizakiak eremurik apartatuena ere zikindu egin baitu. Hala adierazi du mikroplastikoak eta bestelako elementu kutsagarriak (poliester, akriliko, nailon eta polipropileno) topatu dituen ikerketa-espedizio batek. Lehen aldia da altuera zail hartan topatzen diren partikula horiek.
Partikula ñimiño horiek ur azpiko 10.935 metrotan dauden Marianas ozeano-fosan, eta orain, 8000 metrotan aurkitu dira. Hainbat ur-lagin hartu ziren mikroskopiopean begiratzeko, eta lagin guztietan mikroplastikoak topatu ziren.
Zein tristura handia! Geuk sortutako kutsadura nazkagarria nonahikoa da toki guztietan. Horrexegatik, korapilo honek aldaketa behar du. Mendirako hornidurak produzitzeko erak eraldatu eta bestelako irtenbide teknologiko batzuk topatu beharko dira ingurumenarekiko arazoa ez larriagotzeko.
Bestela, laster batean, plastikozko mendiak eskalatu beharko ditugu.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.