Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Otsailaren lehen egun hauek bereziak izan ziren behin Himalaian, eta ez da alpinistak Santa Ageda kantatzen hasi zirelako, ez. Duela urte batzuk oso igoera bereziak egin ziren egunotan, neguko lehen eskaladak izan zirenak. Adibidez, otsailaren 2an, duela 10 urte (edozein zaldik baino arinago ihes egiten du denborak) Denis Urubkok, Cory Richardsek eta Simone Morok Gasherbrum II (8034 m) mendiaren lehen neguko igoera lortu zuten. Mendi hura Pakistango lehena izan zen sasoi horretan eskalatzen zena. Herrialde hartako besteak honela igo ziren: Gasherbrum I (Hidden Peak), 2012ko martxoaren 9an (Adam Bielecki eta Janusz Gołąb); Broad Peak, 2013ko martxoaren 5ean (Artur Małek, Adam Bieleki, Maciej Berbeka eta Tomasz Kowalski. Azken bi horiek ez ziren inoiz ere jaitsi); Nanga Parbat, 2016ko otsailaren 26an (Simone Moro, Muhammad Ali Sadpara eta Alex Txikon); eta azkena duela gutxi igo da K2, nepaldarrek lorturikoa.
Pakistangoaz gain, neguko beste igoera batzuk eman ziren egunotan. Hala, 1987ko otsailaren 3an poloniarren bere garaipen bat gertatu zen. Jerzy Kukuczka eta Artur Hajzer alpinistek Annapurna arriskugarriaren gailurra zapaldu zuten. Taldea Andrzej Zawadak, Voytek Kurtykak eta Wanda Rutkiewiczek osatu zuten.
Otsaila, hortaz, oso hilabete arrunta izan ohi da neguko himalayismoan. Egunotan Alex Txikon, Simone Moro, Iñaki Alvarez eta xerpa lagunek, bigarren kanpamenturaino tartea gainditzeko giltza topatu dute arrisku handiko bidea zabalduz. Bertako kanpamentu nagusiarekin komunikatu naiz, eta badirudi asteburu honetan has daitekeela tontorrerako erasoa, oraindik aste batzuk aurretik dituzten arren. Bigarren kanpamentua muntaturik izango dute. Hirugarrenerainoko tartea ez da oso zaila izango eta seguruenik, denda eta material apur bat hartuta, laugarrena muntatuko dute hurrengo egunean gailurrera abiatzeko. Beraz, ez dute alturako aklimatazio handia hartuko, 6.300 edota 6.400 metroraino baino ez baitira igo.
Hor aukerak kudeatu beharko dituzte. Bigarren kanpamentu altu bat jarri eta hirugarrena ia 7400 metrotan, edo gau baterako hirugarren bat ezarri ere. Ez da gauza erraza izango estrategia argi bat lortzea. Logikoena kanpamentuz kanpamentu abiatzea da, neke handia ez hartzeko,eta azken eguneko «matxakea» aguantatu ahal izateko. Seguruenik horixe egingo dute. Baina argi dagoena da bide berria zabaldu dutela goiko aldapa haietara igo ahal izateko, eta Alexek esan didan moduan, «espektakulu itzela da goiko parte hura. Itzela, benetan».
Lerro hauek idazten ditudan bitartean, beste abentura bat ere gertatzen ari da K2 mendian. Nepaldarren igoeraren ostean bertan gelditu diren alpinista guztiak gorantz abiatu dira egunotan. Badirudi eguraldi oneko tartea dakarrela klimatologiak eta guztiek probestu nahi dutela. Ea lortzen duten guztiek. Inshallah!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.