Urgente En directo, Bilbao Basket-Lleida
María Ángeles Garai, Euskadiko Artxibo Historikoan 2015ean egindako inaugurazio ekitaldian. Irekia

María Ángeles Garai, Bizkaiko lehen ikastolako lehen andereñoa

1930ean Bilbon jaioa, martxoan zendu zen. Pedagogia ikasketak egin ondoren, haurrentzako euskarazko irakaskuntzaren sustapenean murgildu zen buru-belarri. Erregimen frankistak ezarritako zailtasunen aurrean, Garaik etxean ere eman zituen eskolak

El Correo

Jueves, 24 de marzo 2022

María Ángeles Garai, Bizkaiko lehen ikastolako lehenengo andereño izandakoa, martxoan hil zen. 1930ean Bilbon jaioa, familia euskaldun batean haztearen ondorioz zeukan euskara ama hizkuntzatzat. Pedagogia ikasketak egin zituen eta Xabier Peñaren alfabetatze eskoletan hasi zen 24 urte zituela.

Publicidad

Peñaren eskola haien xedeetako bat zen handik ... igarotzen ziren ikasleak irakasle bihurtzea eta, Auñamendi Eusko Entziklopediak jasotzen duenez, halaxe hasi zen lanean Garai emakume talde bati euskara eskolak ematen, zehazki.

1956an, hogeita sei urte zituenean, modu klandestinoan joan zen Parisera, Munduko Euskal Biltzarrera. Hara joateko Garmendia abizena erabili zuen eta han ezagutu zituen, besteak beste, ordurako ikastolen sorreran buru-belarri lanean zebiltzaten Elvira Zipitria eta Karmele Esnal. Paristik itzuli zirenean helburu argi bat zuten: haurren euskarazko irakaskuntza garatzea, alegia.

Horretarako, Donostiako Fermin Kalbeton kalean Zipitriak martxan ipinitako ikastola eta haren funtzionamendua ezagutzeko asmoz, hilabeteko egonaldia egin zuen María Ángelesek. Xabier Peñak Bilbon eredu hura jarraituz ikastola sortu zuen, eta modu horretan, Bizkaiko aurreneko ikastolako lehenengo andereño bilakatu zen Garai ikusi eta ikasitakoak praktikan ipiniz.

Zehazki, Bilboko egitasmo hori 1957. urtean jarri zuten martxan, San Nikolas elizan. Dena den, 1958tik aurrera, Frankoren erregimen bete betean, oztopo ugari izan zituzten euskaraz irakasteko eta bota egin zituzten leku horretatik.

Publicidad

Iralaberriko Frantziskotarren komentura lekualdatu, eta 1959ko urtarriletik urrira bitartean egon ziren han. Baina irakaskuntza arloko inspektorea agertu eta ipini zuen salaketaren harira, atxilotuak ere egon ziren.

Egoeraren ondorioz, etxeetara eraman behar izan zituzten ikastolak, eta segurtasunagatik tokiz txandakatzen joan ziren. MarÍa Ángelesek 1962-1963 urteen artean ireki zuen Urkixo zumarkaleko etxean ikastola, eta bere bi semeekin batera, beste 20 ikasle hartu zituen. Ikasgela barruan ez ezik, eskolaz kanpoko jardueratan ere murgiltzen ziren haurrak, zela Xabier Peñak zuen irratsaioan edota Arrazolan 1960-1964 bitartean antolatutako udalekuetan parte hartuz.

Publicidad

Garai hartan Bizkaian barrena beste ikastola batzuk irekitzen ari ziren, eta Xabier Peñak andereño berriei alfabetatze ikastaldia emateaz gainera, Mari Angelesek bere etxean hartzen zituen irakasle horiek, praktikak egin zitzaten.

Ikastolen legezkotasun izaera eskuratu bitarteko prozesu osoa bizi izan zuen, eta bere lan jarduna Resurrección María de Azkue Ikastolan amaitu zuen, ofizialki Euskal Herrian ireki zen aurreneko ikastolan, hain zuzen ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad