Borrar
Idoia Mendia.
Zehazteko sasoia

Zehazteko sasoia

Bor-bor dabil EAEko hauteskundeetarako kanpaina, alderdien arteko lehia bizian. Inkestek alde handia ematen diote EAJri, eta bigarren izatekotan estu sailkatzen dituzte EH Bildu eta Podemos. Egunotakoek ezezik azken urteotako ibilbideek zehaztuko dituzte joera horiek

Joseba Arruti

Lunes, 12 de septiembre 2016, 00:39

Indar erakustaldi handia egin zuen EAJk aurreko zapatuan Bilbon, Doña Casilda parkean. Sasoiko daude jeltzaleak, lanak garaiz egin eta azterketara konfidantzaz aurkezten direnen antzera. Iñigo Urkullu lehendakaria hautagai sendoa da, duen maila instituzionala erakutsitakoa eta 27 legebiltzarkideren babesari etekin ezin handiagoa ateratakoa. Azken lau urteak ... ez dira samurrak izan, ez maila ekonomikoan eta ezta gainerakoetan ere. Indarkeriaren amesgaiztoa gaindituta, bestelako hainbat erronka pilatu dira Jaurlaritzaren egitekoen artean, eta bateko eta besteko aliatuak bilatuta egin zaie aurre guztiei. Esperientzia hori baliatuta, ondare horri eutsita, erabat aletutako programa aurkeztu diete hautesleei, errealitatearen irakurketa neurtuaren araberakoak. Ohikoan berea izan den bidetik jo du EAJk, eta 2012ko emaitzak errepikatu eta hobetzeko aukera emango dio horrek, gainerako alderdi gehienak estu eta larri dabiltzan artean. Baina legebiltzarkide bakar bateko aldea oso garrantzitsua izan daiteke legealdi berrian, eta hautestontziak itxi arte denek eman beharko dute dena azken orduko ezusteko mingotsik ez izateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zehazteko sasoia