Borrar
Narratiba
50 libros en la mochila

Narratiba

Territorios hace una selección de títulos, lo mismo novedades de este año que reediciones y clásicos, para disfrutar de la lectura durante las vacaciones

Viernes, 3 de julio 2020, 20:53

Bizitza isolatuak

Imagen -

Hotz industriala

  • Autor: Julen Belamuno

  • Argitaletxea:Susa. 216 orr. 18 euro

Bizitzak hartu duen ibilbidean noizean behin zeharkako bide bat hartuta beste norabait joan daiteke. Ideia hau fantasia hutsa izan ohi da, baina, aldez edo moldez, aurkitu daiteke Julen Belamunok 'Hotz industriala'n argitaratu dituen bost narrazioetan agertzen diren protagonistengan: hozkailu industrialak konpontzen dituen langilea; iraganetik ihesi Berlinera bizitzera joandako gizona; farmazia noiz irekiko zain dagoena; Errioxan etxea daukan emakumea; edota margolari ezezagunaren bizitza ikertzen duen liburuzaina. Pertsonaia hauek erdigunean daudelarik, beste osagaiak haien inguruan mugitzen dira. Itxuraz bizitza orekatua dute, baina horrek ez du esan nahi asebeterik daudenik, beti dago zerbait, oreka hori guztiz egonkorra ez dela adierazten duena. Eta orduan norabidea aldatzeko ideiak bere lekua hartzen du.

Parodia errealista

Imagen -

Nobele errealista bat

  • Autor: Joxean Agirre

  • Argitaletxea: Elkar. 200 orr. 19,50 euro

Joxean Agirrek literatura idazten duenean, irakurleek denbora dibertigarria pasa dezaten nahi du, hauxe da bere helburu nagusia, eta ezin da bazterrean utzi 'Nobela errealista bat' bezalako idazlan baten aurrean gaudenean. Denbora dibertigarria pasatzeko parodian errotzen den umorea du lanabesik garrantzitsuena. Eleberri honen kasuan protagonista taxizalea da, eta bezeroei abertzaleen istorioak kontatzeko ohitura du: bezeroa nolakoa izan, halako istorioa kontatzen dio. Argumentua gorabehera handirik gabe aurrera doa, harik-eta eleberriaren izaera aldatzen den arte: protagonistaren emaztearen maitalea, idazle bat, modu arraroan hiltzen da eta taxizaleak idazten ari zen nobela bukatu beharko du, haren heriotzaren gorabeherak ere argitzen dituen bitartean. Orduan, thriller politiko poliziakoaren parodiara lerratzen da liburua.

Istorio korala

Imagen -

Zendaalitz

  • Autor: Erika Elizari

  • Argitaletxea: Elkar. 128 orr. 15 euro

Erika Elizarik irakurle helduentzako literaturan egiten duen lehenengo agerpena da 'Zendabalitz' izenburua duen eleberria, izenburu kriptikoa lehenengo begiradan, ia arao baten itxura daukana. Eleberri labur honetan, Parisetik Bilbora joateko hegazkin bidaia batean elkartzen diren pertsonaia batzuk aurkezten zaizkio irakurleari. Nobela korala da, beraz, eta hainbat pertsonaiaz aritzen diren atal laburrez osatuta dago. Edonola ere, ordu eta erdia dirauen bidaia kontatzen delarik, idazleak ahalegina egin du irakurketa denbora errealean burutu dadin, argumentuaren denbora eta diskurtsoaren denbora ahalik eta gehien hurbilduz. Bidaian askotariko pertsonak elkartzen dira eta beraien artean ez dago benetako harremanik; eta kontu psikologikoak erdigunean jartzen direnez, beren barne-bizitzan murgilduta daude, ia irlak izango balira bezala.

Esan gabekoak

Imagen -

Aitaren etxea

  • Autor: Karmele Jaio

  • Argitaletxea: Elkar. 216 orr. 18,90 euro

Idazle bat, Ismael, blokeatuta geratu da bere nobelari jarraipena eman ezinik. Argitaratzaileak, bitartean, presionatzen du liburua lehenbailehen amai dezan, baina idazleari ezinezkoa zaio behar duen ahotsa aurkitzea. Honela laburbildu daiteke Karmele Jaiok argitara eman duen nobelaren hasierako planteamendua. Jaioren nobela norabide askotara irekitzen da. Zenbait ahots eta ikuspuntu txandakatzen dira, generoak pertsonengan nola eragiten duen, bakoitza zein puntutaraino bere generoaren ondorioa den azaltzen zaigularik, azken finean generoak determinatzen baitu besteek norberaren gainean eraikitzen duten irudia eta subjektuak horren arabera jokatzera behartuta baitaude. Ia oharkabean pasatzen den idazkera adierazkor eta sotil bati esker pertsonaien ariman arakatuz, beraien artean esan gabe geratutakoak azaleratzen jakin du idazleak.

Hiri erasokorra

Imagen -

Mesfidatu Hitzez

  • Autor: Jon Arretxe

  • Argitaletxea: Erein. 240 orr. 18 euro

Mahamoud Toure burkina-fasoarraren abenturen azken entrega hau, aurrekoak bezala, eleberri beltzaren parametroetan idatzita dago. Irakurleak berehala identifikatuko du nobela sail honen marka dei litekeen hori. Protagonista afrikarra da eta Europara etorri da bizitza hobe batek liluratuta. Europan non eta Bilboko San Frantzisko auzoan bizitzea suertatuko zaio eta bizirauteko asmoarekin ikerketa txikietan arituko da, gero eta larriagoak diren kontuetan nahaspilatuta geratuko delarik. Azken entrega honetan, Toure berriro ihes egin beharrean aurkitzen denez gero, Parisera lekualdatuta ikusten dugu, hiri distiratsuaren atzeko aldea erakusten zaigularik, bizirautea helburu dutenen hiri erasokorra alegia. Nobelatik nobelara planteatzen den bilakaera ere ikusgarria da, honetan umore ironikoa zeharo desagertu baita, trama beltzean gehiago zentratuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Narratiba