Urgente Fallece el menor electrocutado el fin de semana pasado en Usurbil

Nieves Fontovari esker eta César Cocagatik bai, baina kasualitatez ere nago ni hemen. Oroimenean gorde ez dudan egun batean, ura atzetatik doan bezala, galdu dudan ... egun batean Nieves Fontovak egin zidan deia. Jakin nahi zuen ea Territoriosen idazteko prest zen ikaslerik ezagutzen ote nuen. Hiru lau izen eman nizkion. Eta nire harridurarako gehitu zuen: «Zuri ez diotsut ezer, zuri ez dizut gonbiterik egiten, zeren zu bazaude beste egunkari batean!». «Oker zaude -gehitu nion-. Orain kanpoan nago, ez dut konpromisorik inorekin». «Ah, orduan nahi bezenu, ateak zabalik dituzu».

Publicidad

Eta horrela, kasualitatez nago ni hemen. Nieves Fontovak gehitu ez balu esaldi sinple hori, esan ez balu ez zidala deitzen uste zuelako banuela lankidetza bat, beste alde batera joko zuen haizeak.

James Joyceri buruzko artikulu batekin hasi nuen bidea, 2009an

Eguna ez dut gogoan, urtea bai aldiz: 2009ko apirilean izan zen eta James Joyceri buruzko artikulu batekin hasi nuen gaur arte ekarri nauen bidea.

Garai hartan luxuzko lau luma handi zituen Territoriosek: Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Felipe Juaristi eta Harkaitz Cano, inoiz nahiko eskertuko ez dugun Inazio Mujikaren laguntzarekin. Nire testu xumeak horiekin batera agertzea arrazoi sendoa zen baietza emateko.

Hasiera hasieratik hiru helburu eta xede izan ditut artikuluak idazterakoan. Irakurri ondoren zirrara egin didaten atzerriko literaturako egile zein obra aipatzea. Noiz edo noiz gustura irakurritako euskal liburuen berri ematea. Eta euskal literatura sisteman gertatu diren egoeren berri ematea. Horrela aipatu ditut, maiz inork baino lehenago, begien aurrean ziren zenbait gertakizun: martxoan emakumezkoen literatura plazaratzeko jite berria, euskal idazlearen tipoaren aldaketa: lehenago filologoa zen, gero kazetaria, ondoren bertsolariek hartu dute lehen tokia; argitaletxeetan zian diren literatura bildumen zuzendarien aldaketa… Kasualitatez nago ni hemen, baina gure letren mundutxoaren berri ematea dut xede.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad