
«Emakumeak beren gorputzaren eta bizitzaren jabe izateko moduko bat sortu behar litzateke»
Maialen Berasategi Catalán ·
Itzultzailea. Adrienne Richen 'Emakumeagandik jaioak. Amatasuna esperientzia eta instituzio gisa' saiakera ekarri du euskararaSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Maialen Berasategi Catalán ·
Itzultzailea. Adrienne Richen 'Emakumeagandik jaioak. Amatasuna esperientzia eta instituzio gisa' saiakera ekarri du euskararairaitz urkulo
Viernes, 9 de octubre 2020, 23:27
1976an, Adrienne Rich idazle eta ekintzaile feministak (Baltimore, 1929-Santa Mónica, 2012) 'Emakumeagandik jaioak. Amatasuna esperientzia eta instituzio gisa' saiakera mamitsua argitaratu zuen, lau urteko ikerketa zorrotz baten emai-tza. Bere helburua amatasunaren gaineko ahalik eta obra osoena eta transbertsalena idaztea izan zen.
Amatasunaren instituzioak historian izandako bilakaera azaldu zuen eta, bere esperientziatik abiatuta, gaia ikuspegi sozial, ekonomiko eta, batez ere, politiko batetik aztertu zuen, horretarako diziplina askotako materialak baliaturik.
Gaur egun, Richen liburua amatasunari buruzko obra mugarrietako bat da, eta Txalaparta argitaletxeak euskaraz kaleratu du aurten. Maialen Berasategi Catalánek (Gasteiz, 1989) itzuli du, estilo garden eta adierazgarri batean, ohituak gaituen fintasunaz.
- Nor izan zen Adrienne Rich?
- XX. mendeko idazle, irakasle eta pentsalari estatubatuar bat izan zen. Batez ere poeta gisa egin zen ezagun, baina oso ibilbide oparoa izan zuen saiakeragile gisa ere. Besteak beste, ikuspegi feminista batetik heldu zien auzi sozialei, eta 'Emakumeagandik jaioak' da horren adibideetako bat: modu poliedrikoan eta politikoki landu zuen liburu hartan amatasuna, berak politikotzat zeukan gai bat.
- Has dezagun elkarrizketa erantzun errazik ez duen galdera sinple batekin. Zer da ama izatea?
- Richek amatasunaren bi esparru bereizi zituen: bata, amatasunaren esperientzia bera, bizipen multzoa, oraindik ere poten-tzial gisa berrasmatzeko eta berregiteko dagoena haren ustez, eta, bestetik, amatasunaren instituzioa. Bi-biak gurutzatzen dira amatasunean.
- Zer da amatasuna instituzio gisa?
- Amatasunaren konstrukzio patriarkala eta, beraz, politikoa da amatasunaren instituzioa. Alegia, gizonek gizadiaren beste erdiari ebatsitako boterea erabiliz gizakien sorkuntzaren, hazkun-tzaren eta zaintzaren gainean eta, hortaz, zuzen-zuzenean emakumeen gainean ezarritako arau inplizituen eta esplizituen multzoa. Areago sinpletuta: ama batek nolakoa izan behar duen eta zer egin behar duen eta zer egin behar ez duen agintzen duen egitura soziopolitikoa, menderik mende garatua eta sofistikatua.
- Horren arabera, zein da amaren funtzioa familia nuklearrean?
- Hasteko, familia nuklearrean, amak hori baino ez du izan behar nagusiki: ama. Emakumeek beren izatearen beste alderdi guztiak azkenetsi behar dituzte ama bihurtzen direnean, eta gizonen nahitara izan ama, beren gorpu-tzaren eta bizitzaren gaineko erabakimenari uko eginda, familia nuklear hori iraunarazteko esen-tzia boteregabe bihurtuta.
- Eta zer gertatzen da arau horiek betetzen ez badituzte?
- Hala egin ezean, ama txarrak izango dira, eta kulpak jango ditu. Tira, Richek oso ondo azaltzen duenez, amatasunaren instituzioaren arauak zorrotz beteta ere, amek beti izango dute zerbait 'gaizki' egin izanaren kulpa: horra instituzioaren amarruetako bat.
- Bestelako amatasun eredurik proposatzen du?
- Richen ustez, emakumeak beren gorputzaren eta bizitzaren jabe izateko moduko amatasun bat sortu behar litzateke, emakumeen bizitza materialki eta mentalki hainbeste lastatuko eta baldintzatuko ez lukeena.
- Luze dihardu haurdunaldiaren eta erditzearen esperientziei buruz.
- Richek gogora dakar nola duela mende batzuk gizonek amagaiei eta emaginei kendu zieten haurdunaldiaren eta erditzearen gaineko eskumena, eta nolako basakeriak egin zizkieten emakumeei, ia sadismoz batzuetan. Liburuan azaltzen duen bezala, duela mende gutxi, Europan bertan, erditzen ziren emakume pila-pila bat hasi ziren hiltzen, eta medikuntza modernoaren izenean jarduten zuten gizonen esku hartze horren ondorioa izan zen.
- Zorionez, haurdunaldia eta erditzea askoz seguruagoak dira orain. Emakumeek, ordea, esperientzia horien gaineko kontrola galdu dute.
- Richek onartzen du badaudela hobekuntza batzuk gaur egun, baina, aldi berean, emakumeak infantilizatzen dituzte askotan, eta, adibidez, mina arintzeaz gainera, ia kontrol guztia galarazten diete erditzean. Berak dio lehengo emaginen eredua berreskuratu behar dela, Mendebaldetik kanpoko kultura batzuetan darabiltena: baliabideak erabili bai, baina emakumeei informazio guztia eman eta erabakiak benetan haien esku utzi, eta lagun egin prozesu osoan, aurre, bitarte eta oste.
- Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak ere aztertzen ditu. Zein da Richek haurren zaintzari buruz egiten duen aldarrikapen nagusia?
- Besteak beste, gizonek dagokien partea hartzen hasi behar dutela guraso lanean; esaten du hori dela gaur egun gizonek kontu honetan egin dezaketen gauzarik iraultzaileenetako bat.
- Haurren hezkuntza da, zalantzarik gabe, liburuko gai mami-tsuenetako bat. Rich ez dago batere konforme egungo gizartean haurrak hezten ditugun moduarekin.
- Haurrak beste modu batean hezi behar ditugula dio: nolabait, utzi egin behar zaiola genero rol jakin batzuk neskei inposatzeari eta beste batzuk mutilei. Bestela, mutiko horiek, haztean, ez dute sentituko zaintzan halako ardurarik dutenik, eta alderantziz, neskek haztean pentsatuko dute ama izan behar dutela ezinbestean eta beraiek arduratu behar dutela zaintzaz.
- Zer du berezi ama eta alaben arteko harremanak?
- Richentzat, gizakien artean dagoen harremanik oinarrizkoenetakoa eta indartsuenetakoa da berez, ez soilik alaba amarengandik jaiotzen delako, baizik eta baita bi gorputz berdin izatearen hurkotasuna dutelako ere: emakume-gorputzen hurkotasuna, eta emakume-gorputza eduki-tzeak dakarren guztiarena.
- Gizartearen joerek, ordea, arrakalak eragiten dituzte ama-alaben harremanean.
- Richek dioenez, gizarteak neskak bultzatzen ditu beren enpatia- eta mutualtasun-sentipen guztiak emakumeengandik gizonengana bideratzera hazten direnean. Eta hor, jakina, haustura bat gertatzen da. Ama askok ere, beste esparruetan ia guztiz boteregabeturik, alabaren gain duten boterea baliatzen dute, eta emakume-kondizio zapaldua transmititzen diete alabei. Horra beste haustura bat. Horren guztiaren kontra, Richek dio ahizpatasun berri bat sortu behar dela ama-alaben artean, elkar uler-tzeko eta askatzen laguntzeko.
- Zertan da ezberdina ama eta semeen arteko harremana?
- Richek dikotomia bat islatzen du liburuan. Batetik, historian azpimarratu da izugarri harreman estua eta garrantzitsua dela ama-semeena, ama-alabena baino estuagoa eta garrantzitsuagoa. Azken batean, semea semea da, gizona; hortxe dago Mariaren eta Jesusen adibidea. Bestetik, ordea, ama zikiratzailearen topikoa dago: semea estuegi lotzen duen ama horrena. Mutikoa, hortik askatu ezean, desbideratu egingo da dagokion bidetik, eta hori eragozteko daude gizontasuneranzko iniziazio-erritu askotarikoak.
- Nola hezi beharko lituzkete amek semeak?
- Aipatutako bi arketipo horien sinplismotik harago, Richek ez du ezkutatzen zer zaila den seme bat heztea gizonkeria hegemonikotik kanpo, amak bai baitaki semeak lehenago edo geroago sufritu egingo duela kanon maskulinoekin guztiz bat ez etortzeagatik. Baina horrek ez du esan nahi saiatu behar ez denik semeak bestela hazten, Richen ustez; eta horretan, esan bezala, gizonek eta aitek zeregin handia dutela dio: bestelako eredu bat emateko zeregina.
- Richen arabera, ama izateko hamaika modu daude, baina, aldi berean, amatasuna auzi kolektibotzat jotzen du.
- Hamaika modu daude, bai, baina ama guztiek dituzte bizipen, ezinegon eta karga bertsu batzuk, sistema beraren pean daudelako: horra hor konponbide kolektiborako arrazoia. Arazoa, Richen ustez, ez baita ez naturala, ez berezkoa eta, beraz, ezta indibiduala ere.
- Berrogeita lau urte igaro dira Richek 'Emakumeagandik jaioak' idatzi zuenetik. Bertan egiten dituen kritika, gogoeta eta aldarrikapenetako askok ez dute gaurkotasunik galdu, ordea. Ez al da kezkatzekoa?
- Ez dakit zer esango lukeen berak oraingo egoera ikusita, baina pentsatzen dut zenbait gauza etsigarriak irudituko litzaizkiokeela eta beste batzuk ez hainbeste. Emakumeek lortu al dute Richek aldarrikatzen zuena? Hau da, lortu al dute burujabe izatea erabakitzeko orduan ama izan nahi duten edo ez, eta, nahi baldin badute, noiz, nola, zenbat ume, nola erditu, norekin, nola hazi haurrak, nola izan ama eta aldi berean beste gauza asko…? Ez du ematen.
- Saiakera lau urteko ikerketa sakon eta zorrotzaren emaitza da.
- Liburu hau idazten hasi zen ez omen zuelako aurkitu amatasunari buruzko obra benetan osorik, auziari ikuspegi feministatik heltzen zionik. Asko irakurri eta ikertu zuen, bai, garai askotako autoreen lanetan arakatuta, eta datu historiko eta soziologiko ugari ematen ditu esplikatzeko nola iritsi garen honaino.
- Aldi berean, bere esperientzia eta ezagutza pertsonaletik abia-tzen da.
- Bai, bere esperientziak eta inguruko emakumeenak ere kontatu zituen liburuan. Dena uztartu zuen. Berak zioen ezin zuela ezagutza hain zurrun bereizi, pertsonala eta politikoa ez daudelako bereizita jakintza patriarkalak dioen bezain garbi. Zenbaitek kritikatu egin zuten liburua horrela idazteagatik.
- Zein izan zen Adrienne Richen asmoa 'Emakumeagandik jaioak' idaztean?
- Gure gizarteko amatasunaren nondik norako historikoak eta sozialak azaldu nahi zituen, ondo uler genezan zergatik eta nolatan gauden orain gauden bezala. Berak zioen ulertu ezean ezingo genuela ezer aldatu.
- Zer lortzea espero zuen?
- Nire ustez, batez ere emakumeei ikusarazi nahi zien esperientzia oso antzekoak dituztela amatasunari dagokionez, eta esperientzia hori indar batzuen ondorioa dela, eta badela askabiderik, baina emakumeek berek hartu behar dutela indar kolektiboa eta beraiek erabaki behar dutela nola askatu.
- Ez du batere ahalegin samurra izan behar halako obra bat euskarara ekartzeak, tamainagatik eta trinkotasunagatik, besteak beste.
- Eta, hala ere, gustura egin dut. Batzuetan larridura dakarrena, niretzat behintzat, izaten da norberaren lanaldi 'ofizialetik' aparte egiten ditugula halako itzulpenak maiz. Lan handia, ordu asko, izerdi asko. Baina Richen idazkera, zailtasunak zailtasun, zoragarria da, eta plazera izan da itzul-tzea.
- Idazkerari dagokionez, 2017an euskaratu zenuen Richen poesia-antologiaren antzik igarri al diozu?
- Rich gardenagoa zen prosan, poesian baino. Autore batzuk berdin garden edo berdin lauso dira genero ezberdinetan; Rich, aldiz, argiago mintzatzen zen prosan. Horrek ez du esan nahi liburu honek kutsu literario nabarmenik ez duenik.
- Izan ere, 'Emakumeagandik jaioak' «saiakera literarioa» dela diozu.
- Hizkera akademiko zurrunari ihes egiten zion oro har Richek, eta, teoria, historia eta bizipen pertsonalak zurrun bereizi nahi ez zituen bezala, ez zituen bereizi nahi saiakera eta literatura ere. Horrek esan-indar handia ematen dio liburuari, eta gozagarriago egiten du, nire ustez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenido un hombre al que se le cayó un revólver al suelo en la plaza de Coca
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.