Gauza jakina da gero eta laburragoa dela asmakizun batek gizarteratu baino lehen hartzen duen denbora, lehen, hamarraldiak behar bazituen, orain urteak behar dituela. Horren lekuko telefono mugikorraren hedapena, kasu honetan hedapena eztanda izan bada ere. Duela ez hainbeste, familia bakoitzak telefono finko bat zuen, orain ... pertsona bakoitzak gutxienez sakelako bat.
Publicidad
Telefonoa esaten zaio, baino sakelako telefonoa harremanetarako tresna baino askoz gehiago da. Askorentzat bizitzaren erdigunean kokatutako tramankulua da, bizitza osoaren ardatz. Ni, behintzat, ez naiz oraindik sukar horretara ohitu, oraindik ere harritu egiten naiz tresnaren erabileraz.
Ikusten duzu jendea edonon mugikorrari emanda, bertara arreta guztia bilduta, egiaztatzen duzu, ondoren, zertan ari diren, ze elkarrizketatan jarduten duen autobusean zure aldamenean jarrita dagoenak edo sendagilearen zain zure parean eseri denak, eta ikusten duzu ez diotela elkarri ganorazko ezer esaten eta esaten duten gutxi hori telefonoaren beste aldean dagoenaz gain inguruko guztiengana ere heltzen dela.
Iruditzen zait haririk ez badu ere, zorioneko mugikorra zilbor hestearen antzeko zerbait dela hainbatentzat, munduan bakarrik ez zaudela sentiarazten dizun zerbait, edo, gutxienez, gainerakooi hori frogatzen digun zerbait. Telefonoz ari naiz, beraz, ez nago bakarrik.
Benetako kutsadura bihurtzeraino, sakelakoa erabiltzen ez duena baztertzeraino. Ez baita aski edozein telefono mugikor, berehala esango dizu norbaitek zurea zaharkitua dagoela, deiak egin eta jasotzeko bakarrik balio duelako. Ez diot inori entzun beste norbaiti etxe kaskarra duela esaten, edo modaz kanpoko arropa daramanik aipatzen. Sakelakoa zaharkitua dagoela, ordea, bai. Mugikorrarekin lasai asko izan zintezke kanpoederra.
Publicidad
Eta okerrena da kontuak ez duela konponbiderik, urtetan jarraituko dugula aberastu berriak izaten, erabilpena adeitasuna baino hamaika aldiz azkarragoa delako.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.