Txikitan esaten ziguten sufritzera etorri ginela mundu honetara, guztiok eraman behar genuela bizkarrean gurutze bat, jaiotzetik heriotzara, batzuetan astuna, besteetan arinxeagoa. Sufritzea zen hil ondoren gozatu ahal izateko baldintza. Eta bizitzak, berez, nahikoa sufrikario ematen ez bazigun, geuk fabrikatu behar genuen oinazea, baldin eta zerura ... heldu nahi bagenuen. Lurra basamortua zen, zerua lorategia.
Publicidad
Askotan bezala, orain penduluak beste aldera egin du, guztiz, ezin beste alderago. Orain legea ondo pasatzea da. Ez omen dugu zuzenean eta berehala plazerik emango ez digun ezer egin behar, horretara omen gara mundu honetara etorriak, ongi pasatzera, luzamendurik gabe eta salbuespenik gabe.
Dibertsioa omen da legea, jostaketa. Susmagarri gertatuko zara, zuk erabakita, lan neketsu bati ekiten badiozu, lan horrek gerora fruitu gozoak emango dizkizulakoan. Horrelakoetan esan beharko duzu gustura egiten duzula egiten duzuna, nekea ez dela neke, lana dibertigarria dela.
Edozerk behar du izan dibertigarri, hitzaldi batek, mitin batek edo unibertsitateko eskolak. Denak behar du dibertsio tanta bat edo, hobe, uholde bat. Ez dizu inork galdetuko hitzaldi hori interesgarria izan den ala ez, galdetuko dizute ea dibertigarria izan den.
Kirola izan daiteke salbuespen bakarretako bat, hor bai onartzen dela gaurko nekea biharko indarra dela, batez ere lehia batean garaile suertatzen bazara. Hortik kanpo apenas dagoen lekurik ondo pasatzeko egiten ez den zerbaiterako. Filmak, liburuak, kontzertuak, eskolak. Dibertigarriak ez badira, ez dute ezertarako balio, are gehiago, norbaiti zerbait serioa dela esaten badiozu, ulertuko du aspergarria dela, baztergarria.
Publicidad
Gainera, duela urte mordoxka muturrera heldu zela zirudien penduluak egunero egiten du harago, fisikaren lege guztiak hautsi arte, orbita galdu eta zeru berrien bila abiatzen den satelite zoroa balitz bezala.
Barkatu, irakurle, lerro hauek irakurriz dibertitu ez bazara.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.