Borrar

Sormenaren Kontra

Goldsmithek uste du argazkigintzaren sorrerak pintura krisi larrian jarri zuen modu berean, Internetek ere ataka estuan ipini duela literatura, eta ez duela zentzurik XX. mendeko sortze-parametro literarioei men egiten segitzeak

Harkaitz Cano

Viernes, 20 de mayo 2016, 13:35

«Kontraesanak sortu izan dizkit inork ni poetatzat jotzeak;/ baldin eta Robert Lowell poeta bada, nik ez dut poeta izan nahi;/ baldin eta Robert Frost poeta bazen, nik ez dut poeta izan nahi;/ Sokrates poeta bazen, aldiz, prest nengoke birritan pentsatzeko». David Antinen hitz horiekin ... hasten da Kenneth Goldsmithen Uncreative Writing (Escritura no-creativa, Caja Negra, 2015) idazle ofizioari angelu askotatik begiratzen dion saiakera. Goldsmithen aburuz, sormena bera baino garrantzitsuagoak dira transmisioa eta elkarrizketa, eta, mamia sortzeari baino gehiago erreparatu beharko genioke testuinguruari. «Testuingurua da eduki berria», dio Goldsmithek. Moztu eta itsatsi. Jarri eta kendu. Birziklatze estrategiak, finean, Douglas Houebler artista kontzeptualak 1969an idatzitakoari jarraiki: «Munduan bada jada aski objektu interesgarri, ez dut nik berririk erantsi nahi». Edo, Goldsmithen moldera esateko: «Munduan bada jada aski testu interesgarri; ez dut nik besterik idatzi nahi». Horren ordez, dagoeneko existitzen den itzelezko testu masa «nola (berr)erabili» litzateke gakoa. Goldsmithek uste du argazkigintzaren sorrerak pintura krisi larrian jarri zuen modu berean, Internetek ere ataka estuan ipini duela literatura, eta ez duela zentzurik XX. mendeko sortze-parametro literarioei men egiten segitzeak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sormenaren Kontra