BELAR GAIZTOAK
Duela gutxi, nire kintako adiskide batek kontatu zidan familiakoak biltzen direnean, anai-arrebak eta haien bizikideak...
Arantxa Urretabizkaia
Viernes, 29 de abril 2016, 12:05
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Arantxa Urretabizkaia
Viernes, 29 de abril 2016, 12:05
Duela gutxi, nire kintako adiskide batek kontatu zidan familiakoak biltzen direnean, anai-arrebak eta haien bizikideak, bakoitzari bost minutu ematen zitzaiola gaixotasunez hitz egiteko, bazkariaren edo dena delako bileraren hasieran. Hortik aurrera, debekatua dagoela gaia.
Antzeko zerbait kontatu zidaten aspaldian, lagunak bildu eta seme-alabez ... hitz egiteko bakoitzak bost minutu zituela haurrei buruz zerbait kontatzeko, edo egoera berean handik urte batzuetara, bost minutu gurasoen zaintzari buruz mintzatzeko.
Adin bakoitzak bere hizketa-gaiak ditu. Agian sasoi batean gehiegizkoa iruditzen zaizu zaharrek gaixotasunez hitz egiteko duten ohitura, eta zu ere muga horretara hurbiltzen zarenean, konturatu gabe jotzen duzu lehen interesik gabea iruditzen zitzaizun gaira.
Kontu honetan, beste askotan bezala, badira norberaren barruan egunero kontrolatu behar diren belar gaiztoak. Iruditzen zaizu asko dela egun batean garbiketa sakona egitearekin, «horra, garbitu dut baratzea», baina handik egun gutxitara lanarekin jarraitzen ez baduzu, berriro zikinduko zaizu lurra. Horrela gertatzen da matxismoarekin edo xenofobiarekin.
Ulertzen duzu halako batean zure baratzean ere bazterkeriak haziak utzi dituela, eta handik aurrera sarritan kendu behar izango dituzu landarerik preziatuenentzat mehatxu diren belar gaiztoak. Bost minutu gauero arimak dioena aztertzeko, entzuteko, esan baino gehiago agindu egiten ziguten txikitan.
Agian hori da gehien miresten ditugun pertsonek ematen digutena, haiek zaindu egiten dutela lorategia, etengabe zaindu gainera. Ez dugu ikusten nola eta zenbat zaintzen duten beraien barrena, baina lan horren emaitzek erakartzen gaituzte.
Bost minutu barrena husteko, gordetzen dugun horrek gainerakoen bizitza inbadi ez dezan. Bost minutu kontatzeko eta zenbaki hori bider hainbat gainerakoena entzuteko, batez ere besteek esandakoari oraindik arreta jarri ez badiegu, guretzat berria bada.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.