Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Iñigo Crespo
Martes, 16 de junio 2015, 01:30
Harrigarri ala ez, euskal bideo-jokoen industria zorioneko dago azken boladan. Hurrengo ostegunean (ekainak 25) 'Baboon!' jokoak bi sari irabazi ditzake Espainia milan. Lehenengoa, musikaren arloari doakio lotuta. Bestea, agian garrantzitsuagoa teknika aldetik, kontsola-jokorik onena izatea. Urtearen hasieran atera zen PS Vita plataforman joko ... euskalduna, eta begirune handia lortu du Espainia mailan. Sony Mobilek bultzatutako zeremonia batean ezagutuko du onena den ala ez.
'Baboon' Euskadin PlayStationentzat egindako lehenengo bideo-jokoa da. Estrategia eta puzleak nahasten dira bertan, eta manga itxura txikia ere badu. 'Tumbili' tximu txikia da protaonista (baboon, ingelesez, babuino da), aurrera egiteko bonbak erabiltzen dituena. 60 maila dira guztira, 8 mundutan banatuta.
Gamelab sariak garrantzitsuenetarikoak dira, eta euren 8. edizioa ospatuko dute hurrengo ostegunean. 'Baboon!' euskaldunaren aurkariak 'Funk of Titans' (Katalunia), 'Ziggurat' (Asturias) eta 'Spy Chameleon: RGB Agent' (Katalunia) izango dira kontsola jokoaren atalean, eta 'Bubble Witch Saga 2', 'Standorm: Pirate Wars' eta 'Skara: Rhe Blade Remains' izango dira (denak Kataluniakoak).
Jon Cortazar Bilboko Relevo Videogames estudioko sortzaile eta zuzendariak dioenez, "oso garrantzitsua da" hautagaien artean azaltzea. Alde batetik, "gailentasun handia daukate sari hauek". Izan ere, 'Academia Española de las Artes y las Ciencias Interactivas' da hauteslea. Eta bestetik, "etorkizunerako eta merkatu berrietan agertzeko" ezin hobea izango litzateke horrelako sari bat jasotzea.
Relevo, oraintxe bertan, Txinan, Taiwanen eta Japonian jokoa ateratzear da, eta nahiz eta euskaldun enpresa honentzat izendatuen artean egotea nahikoa den, ez dute itxaropena galtzen. "Produktu oso onak dira gure lehiatzaileak, baina jendeak gu ikustea eta nabarmentzea nahi dugu", adierazten du Cortazarrek.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.