Graduazio txikiko ardoek plazer handiagoa ematen digute.

Zure burmuinak graduazio baxuko ardoa nahiago du

Hala dio Basque Center of Cognition, Brain and Languagek argitaratuko azken azterketak

Jokin Elizaran

Jueves, 26 de marzo 2015, 00:06

Zure burmuinak graduazio baxuko ardoa nahiago du. Hala dio, behintzat, Donostiako Basque Center of Cognition, Brain and Languagek agitaratu duen azken azterketak. Lan honetan ardoa hartutakoan giza burmuinaren erreakzioa nolakoa den aztertu dute. Ram Frost ikertzaileak zuzendua, edarien graduazioan jarri du arreta proba honek. Eta ... ondorio nagusia argia da. Gero eta graduazio txikiagoa, orduan eta plazer handiagoa.

Publicidad

Hogei bat pertsonak parte hartu dute proiektuan. Eta boluntario hauek, binakako taldetan, bi ardo probatu zituzten. Bi edariek mahats berdina, urte bera eta azidotasun berbera zituzten. Desberdintasun bakarra? Graduazio alkoholikoa. Hor dago gakoa. Dastaketaren ostean, Basque Center of Cognition, Brain and Languageko espezialistek erresonantzia magnetiko bati esker aztertu zituzten burmuinak. Gero, ondorio harrigarriarekin topatu ziren: "burmuinak atentzio handiagoa jartzen die gradu alkoholiko baxuko ardoei". "Usaia eta zaporea bezalako alderdiei jaramon handiagoa egiten die burmuinak. Plazer handiagoa aurkitzen du, beraz, graduazio txikiko ardoetan", azaldu du Frost irakasleak.

Azken urteotan, produktoreek "ardo potenteak" prestatzen dituzte, adierazi du Frostek. Orain dela 30 urte, %12koak egiten ziren, orain berriz, 14-15ekoak. "Industria ardogileak kontsumitzaileen gustuak ezagutzen dituela uste du. Baina suposizioak egitea ez da metodo egokiena, eta guk burmuinean zer gertatzen den aztertu dugu. Horri esker, produktoreek badakite berez graduazio baxuagoa nahiago dugula", dio irakasleak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad