
izaskun moyano
Miércoles, 11 de noviembre 2015, 01:22
Euskal Herriko Unibertsitateko IXA Taldeak eta Elhuyarrek, 'Xuxen 5' zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria aurkeztu dute astearte honetan Usurbilen. Leire Cancio Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia, Xabier Artola EHUko Ixa Taldeko ordezkaria eta Itziar Cortés Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko kidea izan dira tresna berriaren xehetasunak azaldu dituzten kideak.
Publicidad
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko eta Elhuyar hiztegietako azken aldaketak txertatu dira euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoaren datu basean, eta erregela gramatikalak berritu dira, Microsoft Office-rako sortu den azken zuzentzaileak proposamen ortografiko, lexiko eta gramatikal eguneratuak egin ditzan. Xuxen 5 zuzentzaileak, idazten ari dela, gorriz azpimarratzen ditu akats ortografikoak, eta horiek nola zuzendu proposatzen du.
Bi hamarkada igaro dira Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoa sortu zenetik. Hizkuntzalari eta informatika ingeniariek elkarlanean sortutako sistema hark "iraultza" ekarri zuen ordenagailu bidez testuak euskaraz idazten dutenentzat.
Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren hainbat bertsio sareratu dira: Microsoft Office, OpenOffice.org, LibreOffice, web nabigatzaile, Adobe Indesign-erako eta abar... Honek, bertsio berrian ortografia akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere ikasi du.
Hala ere, informatikan oso azkar gertatzen dira aldaketak, eta programa eta aplikazioak etengabe eguneratzen dira. Gainera, euskaran ere aldaketak izaten dira: Euskaltzaindiak arau berriak egiten ditu, hitz berriak sortzen dira, eta abar...
Publicidad
Horiek denak kontuan hartuta, Xuxen ere eguneratuz joan da. 2014an, xuxen.eus webgunean txertatu ziren eguneratze guztiak, eta gizartearen esku jarri ziren ordura arteko bertsiorik berrienak. Orain «jauzi berri bat» eman da, eta IXA Taldeak eta Elhuyarrek Xuxen 5 jarri dute sarean, doan deskargatzeko (xuxen.eus/bertsioak).
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.