Borrar
Aburto encabeza la Korrika a su paso por el Ayuntamiento.
Korrikaren 20. edizioa Bilbora heldu da

Korrikaren 20. edizioa Bilbora heldu da

Euskararen aldeko martxa Bizkaiko hiriburura ailegatu da

Jan Echevarría

Jueves, 6 de abril 2017, 08:36

Bizkaiara heldu zen atzo goizean Korrikaren 20. edizioa. Ibilbidearen erdia osatu ostean, probintziako herrialde desberdinetan pasatu zuen eguna eta Bilbora ailegatu da dagoeneko. Gauean Uribe Kostan (Mungian, Plentzian...) izan da goizeko 05.00etan Ezkerraldera sartzeko. Erandio eta Barakaldotik pasatu ostean, Sestao, Portugalete eta Santurtzitik igaro da.

Gaur goizean Meatzaldean izan da. Izan ere, Trapagaranera 07.45ean heldu eta Enkarterrin (Galdamesetik, hain zuzen) 10.20an sartu da. Hortik aurrera, Balmaseda eta Artziniega bezalako udalerriak Korrikara gehitu dira.

Eta noiz iritsi da Bilbora? Bizkaiko hiriburura Alonsotegitik sartu da, Zorrotzara, hain zuzen ere. 19.30 aldera heldu da erdialdera eta Udaletik ohartarazi dutenez arazoak izan daitezke errepideetan Korrikak Euskal Herriko 57. Itzuliarekin bat egingo duela eta. Sei orduko bidea osatuko du euskararen aldeko martxak Bilbon eta Txorierrirantz egingo du ondoren.

Atzoko kilometroak

20. Korrika Ondarroara heldu zen atzo hamarrak eta hogei inguru. Eskola orduak izanik, ume asko gehitu ziren probara, aurreko egunetan gertatutakoa errepikatuz. Marabilli festibalaren kilometroan (1.472), Kirmen Uribek eta Aitzol Aramaioren amak hartu zuten lekukoa.

Busturialdera 14.54an iritsi zen Korrika. Etxebarrin bezala, herri guztietatik ezin pasatu lekukoa, eta eskualdeko hainbat udalek inguruko herrietan erosi zuten kilometroa. Gernikan, kilometro polit bat ikusteko aukera izan zen: Juntetxean, Bizkaiko Batzar Nagusien kilometroan (1.544), lekukoak Gernikako arbola inguratu zuen. Kilometro horretan bertan (1.544), partekatua baita, zati bat Sidneyko Euskal Etxearena da. Han bizi izan eta orain Gernikara itzulita dagoen lagun batek eraman zuen lekukoa urruneko euskaldun haien izenean.

Uribe Butroen sartzean, Bakion omenaldi xume bat egin zioten Txetxu Ugalde kazetariari, berak beti hartzen zuelako parte Korrikan. Haren familiak eraman zuen lekukoa lehenengo ehun metroan. Handik Mungiatik igaro eta Uribe Kostara heldu ziren korrikalariak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Korrikaren 20. edizioa Bilbora heldu da