Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Martes, 4 de abril 2017, 08:01
Seigarren egunarekin batera, heldu da Gipuzkoara 20. Korrika. Hogeita lau ordu pasatxo egingo ditu bertan, Lizartzatik sartu eta Mutrikutik irten, astearte goizeko 06:51etik asteazkeneko 09:29ak arte. 2017ko Korrikak Gipuzkoan egingo duen aurreneko sartualdi honetan (lasterketa amaitzear dela itzuliko da, oraingoan ibili ez den ... eskualdeak korritzeko) 30 herri zeharkatuko ditu, honekin batera duzuen ordutegiaren arabera.
Hitzordu guztiak izango dira garrantzitsuak Korrikaren zain dauden herrietan, baina bi nabarmendu daitezke euskararen aldeko lasterketaren seigarren egunean: mugan, Bidasoa ibaiaren gainean, ordua jarrita daukana, eta Donostiarekin duen zita.
1.198 kilometroa, 15:30ak aldera Hendaiako tren geltokitik Irungo Ficobara arte egingo dena, «geroaren lehen urratsa» izango da AEKren ustez. «Euskararen normalizazioan bidea irmoki urratzeko garaia da, eta uste osoa daukagu, Euskal Herrian hizkuntzen eta hiztunen aukera berdintasuna erdietsiko dugula, euskararen lurraldean horretan aritzen garenok elkarlanean eta auzolanean jarduten badugu. 1198. kilometroan geroaren lehen urratsa irudikatuko dugu, administrazioek eta gizarte-eragileek elkar hartuta», adierazi du AEKk ohar baten bidez.
Izan ere, AEKk gonbidatu ditu kilometro horretan parte hartzera euskararen lurraldeetako erakunde guztiak eta euskalgintzako eragile nagusiak, eta denen artean beteko dute zentzuz eta edukiz Korrika hedatzen ari den 'BaTzuk' hori.
Han izango dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Kuzkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria; Nafarroako Gobernuko kontseilari Ana Ollo; Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko Mathieu Bergé; Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Mikel Irizar Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria; Arabako eta Bizkaiko Aldundietako ordezkariak; AEKko Mertxe Mujika; Kontseiluko Paul Bilbao; Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu; Topaguneko Jasone Mendizabal; UEMAko Josu Labaka; Euskal Herrian Euskarazeko Azaiz Gartzia; Euskaltzaindia, Elkar, Elhuyar, Berria, IKA, Sortzen, Konfederazioa, IKA... Euskararen inguruan inoiz ikusi den ordezkaritzarik zabalena, ezbairik gabe.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.